Protagonistak 2020
Sarrera askea izango da jarduera guztietan, edukiera bete arte. Osasun-egoera bereziaren ondorioz, gonbidapen zenbakituak behar dira 2020ko edizioko ekitaldietara sartzeko. Orri honetan deskarga daitezke, irailaren 26tik aurrera.

Ostidala, Urriak 2
19:30h. Filarmonica aretoa
Alba Carballal
(Lugo, 1992) arkitektoa eta idazlea da. Seix Barral argitaletxeak 2019an argitaratu zuen haren lehen nobela: ‘Tres maneras de inducir un coma’. Satira dibertigarri bat da, eta Eduardo Mendozaren umorearen eragina nabari zaio. Vocento taldeko kolaboratzailea da; hain zuzen, artikuluak idazten ditu Arquitectura Viva aldizkarian eta Zelda literatur webean. Buenafuenteren ‘Late Motiv’ programako gidoilaria ere bada eta Dario Adantiren zuzendari-kidea da literaturari eta umoreari buruzko ‘El milenarismo’ podcast-ean.

Ostirala, Urriak 2
19:30h. Filarmonica aretoa
Dario Adanti
(Argentina, 1971ko hilak 13, asteartea). Haren ilustrazioak eta komikiak hedabide garrantzitsuetan argitaratu dira; hala nola, The New York Times, El País, La Vanguardia, Público, El Mundo, Primera Línea eta Man. Hainbat komiki editatu ditu Espainian, horietako bi, ‘Disparen al humorista’ eta ‘Monstruos modernos’, Jordi Costarekin (Astiberrin). Mongolia aldizkariaren sortzaile-kidea da, eta hedabiderako idatzi eta marrazkiak egiteaz gainera, ‘Mongolia, el musical’ -en ikus dezakegu. SER irrati-kateko ‘A vivir’ saioan ohiko kolaboratzailea da, eta Alba Carballalen zuzendari-kidea da literaturari eta umoreari buruzko ‘El milenarismo’ podcast-ean.

Larunbata, urriak 3
19:00h. Filarmonica aretoa
Carlos García Gual
Idazlea, filologoa, helenista eta itzultzailea da. Filologian Katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Antzinaro klasikoan eta literaturan aditua, eta Espainiako Errege Akademiaren kide. Hark idatzitako libururik garrantzitsuenak dira ‘Los orígenes de la novela’, ‘Primeras novelas europeas’, ‘Epicuro’ eta ‘Diccionario de mitos’. Duela gutxi, ‘La deriva de los héroes en la literatura griega’ (Siruela) entsegua argitaratu du, historia, literatura eta mitoa biltzen dituena. Literatur kritikaria da. El País, Revista de Occidente, Claves de razón práctica eta beste hedabide batzuetan berri laburrak idazten ditu. Historia National Geographic Aldizkarian (2004-2010) aholkularia da, eta lehenago argitaratzaile-lanetan arituta dago.

Larunbata, urriak 3
19.00h. Filarmonica aretoa
Berta Vias Mahou
(Madril, 1961) Antzinaroaren Historian lizentziaduna, idazlea eta itzultzailea da. Besteak beste, Stefan Zweig, Arthur Schnitzler, Joseph Roth eta Goethe autoreen liburuak itzuli ditu. Haren obra anitza da: ‘Leo en la cama’, ‘Venían a buscarlo a el’ (2011ko Dulce Chacon Saria Espainiako Narratibari) eta ‘Yo soy El Otro’ (Narratibaren Torrente Ballester Saria) eleberriak, ‘La imagen de la mujer en la literatura’ saiakera, eta ‘Ladera norte’ (Acantilado, 2001) eta ‘La mirada de los Mahuad’ (Lumen, 2016) kontakizun-liburuak idatzi ditu. ‘Una vida prestada’ (Lumen, 2018) eleberria da haren azkeneko lana.

Larunbata, urriak 3
19.00h. Filarmonica aretoa
César Coca
Kazetaritzan Doktorea eta Informazio Zientzietan eta Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Haren lanbide-karrera osoa El Correo egunkariari lotuta dago, eta Ekonomia, Tokikoa eta Sozietatea eta Kultura ataletan aritu da. Gaur egun, gainera, egunkariaren zuzendaritzaren ondokoa da. Dozena bat libururen egilea edo egilekidea, Entseguaren Miguel de Unamuno Saria irabazi zuen 2006an. César Coca kazetaritza-irakaslea ere bada UPV/EHUn, eta El Correo eta UPV/EHUren Kazetaritza Masterrean.

Larunbata, urriak 3
20:45h. Filarmonica aretoa
Martín Caparrós
(Buenos Aires, 1957) Historian lizentziaduna da. Parisen ikasi zuen karrera eta Madrilen eta New Yorken ere bizitakoa da. Sukaldaritzako liburuak eta aldizkariak zuzendu eta Voltaire, Shakespeare eta Quevedoren obrak itzuli ditu. Planeta eta Eleberriaren Herralde Sariak, Espainiako Erregea Nazioarteko Kazetaritza Saria eta Guggenheim beka jaso ditu, limoiondo bat landatu du, seme bat dauka eta hainbat liburu argitaratu ditu. Anagramak argitaratutako ‘Los Living’ eleberria (2011ko Herralde Saria), eta ‘El Hambre’ saiakera dira garrantzitsuenak. Duela gutxi, ‘Sinfín’ (Literatura Random House, 2020) eta ‘Ahorita’ (Anagrama, 2019) argitaratu ditu.

Larunbata, urriak 3
20:45h. Filarmonica aretoa
Aixa de la Cruz
(Bilbao, 1988) Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorea eta idazlea da. ‘Cuando fuimos los mejores’ (Almuzara, 2007) eta ‘La línea del frente’ (Salto de Página, 2017) eleberriak eta ‘Modelos animales’ (Salto de Página, 2015) kontakizun-liburua idatzi ditu eta ‘Última temporada’ (Lengua de Trapo, 2013), ‘Bajo treinta’ (Salto de página, 2013) eta beste antologia batzuetan kolaboratu du. ‘Cambiar de idea’ (Caballo de Troya, 2019) izena du haren azkeneko liburuak.

Igandea, urriak 4
18.00h. Filarmonica aretoa
Imanol Ituiño
(Bilbao, 1989) bere lanbideaz dio “ekitaldi eta eszenatoki desberdinetan magia parrastan egitea duela ogibide; hala nola, ezkontza, antzoki, areto, festa, koktel, inaugurazio eta baita hiletetan ere. Azkena merkatu-hobi berri bat da (hobi hitzarekin bete-betean asmatu du), eta, beraz, aztertzeko dago oraindik ere”.

Igandea, urriak 4
19.30h. Filarmonica aretoa
Marta Sanz
(Madril, 1967) bere belaunaldiko idazle garrantzitsuenetako bat da. Haren liburu gehienak Anagramak argitaratu ditu. Aipagarriak dira ‘Un buen detective no se casa jamás’, ’La lección de anatomía’ eta ‘Farándula’ izeneko satira (Eleberriaren Herralde Saria). Horrez gain, hainbat poema-bilduma eta entsegu idatzi ditu, eta ohiko kolaboratzailea da El País egunkariaren kultur atalean eta El Mundoren El Cultural aldizkarian. Azken eleberriarekin, ‘pequeñas mujeres rojas’ izenekoa, Arturo Zarco ezohizko detektibearen trilogia itxi du.

Igandea, urriak 4
19:30h. Filarmonica aretoa
Carolina Ontivero
Kazetaritzan, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da EHUn. Ja! Bilbaoren antolakuntzaren parte da haren lehenengo edizioa egin zenetik, 2010an, oraindik ere La Risa de Bilbao izena zuenean. Batez ere programazioaz eta komunikazioaz arduratzen da, eta zuzendari laguntzailea da. Ororen gainetik umorea baloratzen du, mahaitxoan gerrei eta kontzentrazio-esparruei buruzko liburuak besterik ez baditu ere.

Osteguna, urriak 10
19.30h. Filarmonica aretoa
Rubén Amón
(Madril, 1969) kazetaritza-genero gehientsuenak landu ditu (zutabeak eta zezenketa-, kultura- eta kirol-kritikak); korrespontsala izan da Erroman eta Parisen, Balkanetako gerraren berri eman du eta irratian (Onda Cero) nahiz telebistan (Antena 3) lan egin du. Gaur egun, prentsan ari da lanean, El Confidencial egunkarian, hain zuzen. Moldaerraztasun horri esker, eta “zehaztasunari uko egin gabe ironia eta umorea erabiliz entretenitzeko gai izateagatik”, 2018ko Kazetaritzaren Francisco Cerecedo Saria jaso zuen. Saiakerak ere idatzi ditu. Aipagarria da Plazido Domingoren biografia, ‘Un coloso en el teatro del mundo‘ (Planeta, 2012) izenekoa.

Osteguna, urriak 8
19.30h. Filarmonica aretoa
Guillermo Altares
El País egunkarian erantzukizuneko postuak bete ditu; besteak beste, elpais.com-eko nazioarteko erredaktore-burua eta Babelia eta Ideas eranskinetako arduraduna izan da. Mandatari berezia izan da 20 herrialdetan baino gehiagotan; besteak beste, Afganistaneko eta Irakeko gatazketan. Lehenago, France Presse Agentziak Madrilen duen delegazioan eta jada desagertuta dagoen El Sol egunkarian lan egin zuen. ‘Una lección olvidada: Viajes por la historia de Europa’ (ahaztutako ikasgaia: Europako historian zehar bidaiatzea) (Tusquets, 2018) idatzi du eta Onda Ceroko ‘La Cultureta’ programan kolaboratzen du.

Osteguna, urriak 8
19:30h. Filarmonica aretoa
Sergio del Molino
(1979) ‘La España vacía’ (2016) oinarrizko saiakeraren egilea da, herrien hustea gaurkotasun-albiste bihurtu zuena, alegia. 2013an, ‘La hora violeta’ lanarekin Ojo Crítico eta Tigre Juan Sariak jaso zituen, eta, 2018an, Espasa Saria ‘Lugares fuera de sitio’ delakoarekin. Horrez gain, ‘Lo que a nadie le importa’ (2014) eta ‘La mirada de los peces’ (2017) eleberriak idatzi ditu, El País egunkarian zutabegilea da eta Onda Ceroko La Culturetan eta beste saio batzuetan kolaboratzen du. Haren azken liburuak ‘La piel’ du izena, Alfaraguan argitaratua, 2020an.

Osteguna, urriak 8
19.30h. Filarmonica aretoa
Isabel Vázquez
Gidoilaria, aurkezlea eta zinema- eta serie-kritikaria da. FOX, National Geographic, Disney Channel, TVE eta Telecinco hedabideetarako idatzi du. 2015ean, ‘Me llamo Peggy Olson’ argitaratu zuen, Mad Men-eko pertsonaiari buruzko liburua. Fotogramas argitalpeneko zutabe bat idazten du hilero, eta telebista-gidoi eta -ikasketei buruzko eskolak ematen ditu Madrilgo Karlos III.aren Unibertsitatean. Hedabide ezberdinetan kolaboratzen du eta Canal+-en «Tentaciones» magazina eta Urrezko Globoak, Oskarrak, Emmy Sariak eta Feroz Sariak aurkeztu ditu. Onda Ceroko “La Cultureta” saioan kolaboratzen du.
Rosa Belmonte
Murtzian jaio zen, eta Zuzenbidean lizentziaduna da. Hain zuzen, egunkarietan idazten hasi baino lehenagoa abokatua izan zen. Bortxatzaileen defentsa eta idazketa uztartu zituen, umorea erabiliz ikusitakoa kontatzea aukeratu zuen arte. Telebistan ikusitakoa kontatzea (kritika baino kronika), eta politikariekin eta bizitzarekin gauza bera egitea. Betidanik, Vocento taldeari lotuta egon da. Zutabeak idazten ditu bertan, inolako apaingarririk gabe, “txantxa batekin Orwellek aipatutako miniaturazko iraultza eragitea beste asmorik gabe”. Horrez gain, Onda Ceron kolaboratzen du, non Josemi Rodriguez Sieirorekin prentsa arrosan jasotako berriei errepasoa eman eta La Culturetan parte hartzen duen.

Ostirala, urriak 9
19:00h. Filarmonica aretoa
María Elvira Roca Barea
Filologia Klasikoan eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Erdi Aroko Literaturan doktorea da. Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiarekin (CSIC) kolaboratu du eta aldizkari espezializatuetan eta egunkarietan (El Mundo, El Pais eta ABC) artikuluak idazten ditu. Ameriketako unibertsitateetan eskolak eman ditu eta Malagako institutuan literaturako irakaslea da. Azken urteotako historia-saiakerarik garrantzitsuenetako bat idatzi du: ‘Imperiofobia y leyenda negra’ (Siruela, 2016). Horrez gain, ‘6 relatos ejemplares 6’ eta ‘Fracasología: España y sus élites: de los afrancesados a nuestros días’ (2019ko Espasa Saria) obren egilea da.

Ostirala, urriak 9
20:45h. Filarmonica aretoa
Raúl Cimas
1976an jaio zen, Albaceten. Harrezkeroztik, barre eragitea du ogibide. Haren curriculumean zehar komediarik onenaren itzulia egin daiteke: ‘La hora chanante’, ‘Muchachada Nui’, ‘Buenafuente’, ‘Museo Coconut’ eta ‘Oxido Nitroso’ paradetako batzuk baino ez dira. Komiki-liburuak ere idatzi ditu, Blackie Books-en argitaratuak: ‘Demasiada pasión por lo suyo’, ‘Orgullo Brutal’ eta, azkena, ´Prodigios’, izaki fantastiko zein tamalgarriekin ilustratutako almanaka.

Ostirala, urriak 9
20:45h. Filarmonica aretoa
Edu Galán
(Oviedo, 1980) Mongolia aldizkari satirikoaren sortzaileetako bat da, Darío Adantirekin batera. La Nueva España egunkarian eta Cinemanía aldizkarian zinema-kritikak idazten ditu eta Andreu Buenafuenteren ‘Late Motiv’ programan kolaboratzen du. Oviedoko Unibertsitateko “Hazles reír” Unibertsitate Hedapeneko ikastaroaren zuzendarikidea da, umorea eta haren egoerak aztertzen dituena, eta ‘Morir de pie. Stand-up (y Norteamérica)’ (Zutik hiltzea, Stand-up (eta Ipar Amerika) entsegu laburra idatzi du (Rema y vive argitaletxea, 2014). Bestalde, ‘Todavía voy por la primera temporada’ (Oraindik lehenbiziko denboraldian nago) liburu kolektiboan parte hartzen du (Léeme libros, 2014). Oraintsu argitaratu du ‘Síndrome Woody Allen’ izeneko saiakera, Debate argitaletxean.
(Foto: Dani de Pablos para Ja!)

Larunbata, urriak 10
19:30h. Filarmonica aretoa
Pantomima Full
Alberto Casado eta Rober Bodegas komikoek Pantomima Full duoa osatzen dute. La Sextako ‘Sé lo que hicisteis’ programan ezagutu zuten elkar, gidoilari-lanetan zebiltzala. Urbanita arrunta, 20-40 urte bitarteko belaunaldia, parodiatzen duten esketxeak egiten dituzte, eta sare sozialetan zein Espainiako antzerki-biretan arrakasta izan dute. Alberto Casado komikoa, gidoilaria eta ´Se lo que hicisteis’, ‘¿Qué esta pasando?’ eta ‘Ese programa del que usted me habla’ saioen aurkezlea da. Rober Bodegas, berriz, barne-diseinatzaile izateko bidean zen, La 1ko ‘El Rey de la Comedia’ saioa irabazi zuenean. Comedy Central saioko komiko garrantzitsuenetako bat da eta ‘Ilustres Ignorantes’ (Canal+), ‘Sé lo que hicisteis’ (La Sexta) eta ‘Hazte un Selfi’ (Cuatro) umorezko telebista-saioetan agertu da.

Larunbata, urriak 10
19:30h. Filarmonica aretoa
Borja Crespo
(Bilbao, 1972) zinemako zuzendaria eta ekoizlea, idazlea, irudigilea eta komikilaria, kultur kudeatzailea eta aholkulari artistikoa da. Vocento taldeko El Correon eta beste hedabide garrantzitsuetan kolaboratzen du, eta zutabeak, atalak edo erreportajeak idatzi ditu El Mundo eta beste argitalpen batzuetarako, Primera Línea, Fotogramas eta Rockdelux, kasu. Bestalde, zinemari eta komikiari buruzko ekitaldietan zuzendari-, aholkulari- eta koordinatzaile-lanak egin ditu eta Bi FM kateko La hora Canibal irrati-saioko zuzendaria eta aurkezlea da.

Igandea, urriak 11
19:00h. Fiarmonica aretoa
Inés París
(Madril 1962) zinema eta telebistako zuzendaria eta gidoilaria da. ‘A mi madre le gustan las mujeres’ (2002) eta ‘Semen, una historia de amor’ (2005) filmak idatzi eta zuzendu ditu (Daniela Fejermanekin biak), eta ‘La noche que mi madre mató a mi padre’ (2016) ere haren obra da. CIMA emakume zinegileen elkarteko eta SGAE Fundazioaren lehendakaria izan da. Espainiako eta atzerriko unibertsitateetan eskolak eman ditu. Egun, Madrilgo Zinema Eskolako (ECAM) eta Madrilgo Karlos III.aren Unibertsitateko Gidoiari buruzko Masterreko irakaslea da.

Igandea, urriak 11
19:00h. Filarmonica aretoa
Juan Bas
(Bilbao, 1959) komikien (El Víbora, Cimoc…) eta milaka telesaioen gidoilaria izan da (Farmacia de guardia, Turno de oficio…). Beste liburu batzuen artean ‘Páginas ocultas de la historia’ kontakizun-liburukiak argitaratu ditu, Fernando Maríasekin batera idatzitakoak, eta ‘La taberna de los 3 monos’. Eleberri hauek ere idatzi ditu: ‘El oro de los carlistas’, ‘Alacranes en su tinta’, ‘La cuenta atrás’, ‘Voracidad’ (Euskadi Literatura Saria), ‘Ostras para Dimitri’, ‘Pájaros quemados’ eta ‘El refugio de los canallas’. ‘Tratado sobre la resaca’ eta ‘La resaca del amor’ sailkaezinak eta ‘El número de tontos’ artikulu- bilduma. Haren obrak hizkuntza hauetara itzuli dira: frantsesa, alemana, italiera, errusiarra, bulgariarra, norvegiarra eta euskara. El Correo egunkariko iritzi-atalean zutabegilea da. 2010ean Bilboko Barrea Jaialdia egitea bururatu zitzaion, eta haren zuzendaria da.

Collages Asier Sanz Erakusketa
Metro Bilbao 15 ira. – 15 urr.
Asier Sanz
(Bilbao, 1969) irudigilea, umorista grafikoa eta collagearen artista bat da. 1987an, periódico Bilbaon hasi zuen lanbide-ibilbidea, Deian, ETBn, TVEn eta Mundu Deportivon jarraitzeko gero. 1999an Javier ezagutu zuen, eta, harrezkeroztik, bi umorista grafikoek elkarrekin lan egiten dute. Hain zuzen, Diario 16 eta Diario Metro egunkarietan zerrendak egunero idazteaz gainera, El Jueves, Deia, Onda Vasca, Orgullo y Satisfacción, periódico Bilbao eta 20minutos hedabideetan kolaboratzen dute. Publizitate-kanpainak sortu, garatu, eta hainbat liburu irudiztatu ditu, eta nazioarteko sari ugari jaso ere bai.