2020 Egitaraua
Sarrera askea izango da jarduera guztietan, edukiera bete arte. Osasun egoera berezia dela eta, 2020ko ekitaldietarako sarrera, gonbidapen zenbakidunekin izango da. Leku librerik badago, aretora modu ordenatuan sartzeko aukera egongo da. Deskargatu zure gonbidapenak webgune honetan. Gonbidapeneekin arazorik izanez gero, jarri harremanetan:
hola@ontourup.com | 669 765 120 | 662 611 042
Ostirala, urriak 2
JA! BILBAO XI. EDIZIOAREN INAUGURAZIOA


Ostirala, urriak 2
Elkarrizketa: Umorea pandemian
ALBA CARBALLAL & DARÍO ADANTI
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea

COVID-19ari buruzko lehen informazioak baino ez genituenean, koronabirusak jada egin zigun ongi etorria Twiterren, «¿Alguien quiere que le siga?» txioarekin. Izan ere, egoera latz hau hasi genuenetik umoreaz baliatu gara ezinegonari eta beldurrari aurre egiteko: hilkutxa-eramaileen memeetatik hasita komuneko paper faltari erreferentzia egiten dioten txisteetaraino. Ezer berririk ez. Brueghel Zaharraren pinturetan ikusi baino ez dago, XIV. mendeko izurri beltzak eragindako herioa nola lotsagorritzen duten. Agertokian, Alba Carballal eta —txantxak aparte, pandemietan oso aditua den— Dario Adanti izango ditugu, epidemien aurrean atera ohi zaigun irri urduri horren gainean hitz egiteko.
Larunbata, urriak 3
Elkarrizketa: Umorea mitologian
CARLOS GARCÍA GUAL & BERTA VÍAS MAHOU
CÉSAR COCArekin elkarrizketa
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.
19:00 h.
Gonbidapenarekin
Sakatu hemen.
Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Mitologiak zein tradizio klasikoak badute bere alde umoristikoa, ironikoa edota sarkastikoa. Greziar mitologian, adibidez, Yambe da barrearen eta poesiaren jainkosa. Alabaina, ez dugu harengana jo beharrik izan, jainko-jainkosek eta pertsonaia mitologikoek txantxak eta, oro har, olgeta gustuko baitituzte. Satiroak, Zeus eta Loki dira adibideetako batzuk. Carlos Garcia Gual eta Berta Vias-Mahou adituak dira Antzinaroan eta mitoetan. Pertsonaia mitologikoenganako duten maitasun eta umorez betetako jakituria bereizgarri horrekin hitz egingo digute gaiari buruz.
Larunbata, urriak 3
Elkarrizketa: La gran evasión
MARTÍN CAPARRÓS & AIXA DE LA CRUZ
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.
20:45 h.
Gonbidapenarekin
Sakatu hemen.
Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Igandea, urriak 4
Ikuskizuna: Magia parrastan
IMANOL ITUIÑO
Euskeraz.

Imanol Ituiñok umorez eta magiaz betetako ikuskizuna aurkeztuko du: ‘Magia parrastan’. Familiei zuzentzen zaie eta karta, bola eta soken jokoak, agerpenak eta desagerpenak biltzen ditu.
Igandea, urriak 4
MARTA SANZ
CAROLINA ONTIVERO-ekin elkarrizketa
19:30 h.
Gonbidapenarekin
Sakatu hemen.
Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Marta Sanzek diagnostikorako tresnatzat du barrea. Ironia, satira eta parodia erabiltzen ditu “amorrua sorrarazten dion hori” modu atseginagoan salatzeko, nahiz eta “zuzentasun politikoa gailentzen den garaiotan erresumin handia eragiten amaitu”. Marta Sanz eta jaialdia lagun zaharrak dira. Hainbat ediziotan parte hartu du, protagonisten artean egon ez bada ere. ‘Black, Black, black’ eta ‘Un buen detective no se casa jamás’ lanen ondoren, ‘pequeñas mujeres rojas’ delakoarekin Zarco ezohizko detektibearen trilogia itxi du. Aukera aparta iruditu zaigu hainbeste merezitako protagonismo hori emateko.
Osteguna, urriak 8
LA CULTURETA Gran Reserva
RUBÉN AMÓN, GUILLERMO ALTARES, ROSA BELMONTE, SERGIO DEL MOLINO E ISABEL VAZQUEZ
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.
19:30h.
Gonbidapenarekin
GONBIDAPENAK AGORTUTA

2014an, Onda Cerok kulturari lotutako atal bat zuen ‘La Brújula’-n. Ostiral gauetan, Carlos Alsina, Ruben Amon, Manuel Jabois eta etsipenez oroitzen dugun David Gistau irratsaio-kideek serieak eta liburuak izaten zituzten hizpide, ‘La Cultureta’ saio autoparodikoan. Irrati komertzial batean kultur programazioa sartzea benetako erronka izan zen. Alabaina, Onda Cerok irratsaioa mantendu du, eta irratsaio-kideak eta jatorrizko programaren izena aldatu baditu ere¬— ‘Más de uno’ da orain, eta Carlos Alsinak zuzentzen du—, nortasun-seinale berak ditu —Woody Allen, Mary Beard, Mafia, Holokaustoa, trenak—. Gainera, gero eta jarraitzaile gehiago ditu, jaialdia tartean. Hasiera batean, ‘La Cultureta’ toki ezkutuetatik igortzen zen—Moretti-rengandik ihesi—; sekula ez, ordea, jaialdi hau bezain leku exotiko batetik. ‘Erreserba handiko’ edizio honetan, gurekin egongo dira “ustez kultur adituak” diren Guillermo Altares, Rosa Belmonte, Sergio del Molino eta Isabel Vazquez, eta, haien buruan, “Amon aita”.
Ostirala, urriak 9
Elkarrizketa: Galdosen umorea
MARÍA ELVIRA ROCA BAREA & ROSA BELMONTE
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.
19:00 h.
Gonbidapenarekin
Sakatu hemen.
Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Benito Perez Galdos Espainiako literaturaren idazle garrantzitsuenetako bat da, Cervantesen umorearen oinordeko zuzena, segur aski. Halaz ere, XVII. mendeko eleberri pikareskoaren eta gaur egungo “umore onaren” idazle garrantzitsuenen eragina ere nabari zaio, Dickensena, kasu. Umore fin, ironiko, burlari eta, zenbaitetan, garratza du. Aitzitik, haren helburua ez da irakurleak (hainbeste dira, eta hain zoriontsuak!) iraintzea, tragikomedia deskribatzea baizik. Haren heriotzaren mendeurrena dela eta, omenaldia egin nahi diogu, haren obra, eta, bereziki, umorea, gogora ekarriz, alderdi horri ez baitzaio sekula nahikoa garrantzia eman. Haren bizitza eta obra ezin hobeto ezagutzen duten bi gonbidatu izango ditugu: Rosa Belmonte eta Maria Elvira Roca Barea.
Ostirala, urriak 9
Elkarrizketa: Tirad sobre el humorista
EDU GALÁN & RAÚL CIMAS
Ekialdiaren ostean, liburuak sinatzea.

Hamar urtetan ozta-ozta, Woody Allen jenio izatetik munstro izatera pasa da, epaileak atzera botatako salaketa batengatik. Gizarteak pertzepzioz aldatu du: gero eta sentimentalagoa da, biktimista, erraz samintzen da, eta, askotan, errealitatea eta fikzioa nahastu eta eskubideak galtzea justifikatzen duten kausak babesten ditu. Gainera, sare sozialetan eta interneten, guztiak egundoko hedapena dauka. Edu Galanek ‘Woody Allenen sindromea’ deitu dio lintxamendu publiko horri, eta egia bada ere ez diela bakarrik umoristei eragiten, azken urteotan haietako asko izan dira helburu. Hain da bidegabea, ezen oso zaila den eraso horretatik babestea. Barre egitea beste erremediorik ez dago, Raul Cimasek egin zuenaren antzera, “hogeita bost amona” zituela, alegia, parodiatzen dituen istorioetan gezurra esatea, leporatu ziotenean.
Larunbata, urriak 10
PANTOMIMA FULL
BORJA CRESPO-rekin elkarrizketa

Alberto Casadok eta Rober Bodegasek Pantomima Full duoa osatzen dute. Gizarteari orokorrean gorroto diote, eta horri buruzko esketx dibertigarriak egiten dituzte. Urbanita arrunta, 20-40 urte bitarteko belaunaldia, hura eta haren higuinak, apetak eta kezkak parodiatzen dituzte: “terrazaz terraza ibiltzea, paibonak eta gin-tonicak”. Umore zuria eta kostunbrista da, Internet bidez komunikatzen den belaunaldi baten nortasun eta bizimoduko ontasunak eta gaiztakeriak bete-betean asmatzen dituena. Borja Cresporekin solas egin ondoren hobeto ezagutuko ditugu bi “alproja” horiek. Mundiala izango da!
Igandea, urriak 11
INES PARISen UMOREZKO HAMAR SEKUENTZIARIK GUSTOKOENAK
JUAN BASekin hizketan
19:00 h.
Gonbidapenarekin
Sakatu hemen.
Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Atal honetan, gonbidatuak bere gustuko filmak aurkeztuko dizkigu, eta gogokoen dituen umorezko hamar sekuentziez hitz egingo du jaialdiko zuzendariarekin. Aurtengo edizioan, Ines Paris zinemagile eta gidoilaria izango da protagonista. Haren film ezagunenak dira ‘A mi madre le gustan las mujeres’ (2002); ‘Semen, una historia de amor’ (2005) (Daniela Fejermanekin egin ditu biak), eta ‘La noche que mi madre mató a mi padre’ (2016).
