Protagonistak 2021

Sarrera askea izango da jarduera guztietan, edukiera bete arte. Osasun-egoera bereziaren ondorioz, gonbidapen zenbakituak behar dira 2021ko edizioko ekitaldietara sartzeko. Orri honetan deskarga daitezke, irailaren 25tik aurrera.

Flavita Banana

Flavita Banana Erakusketa

Metro Bilbao 15 ira. – 15 urr.

Flavita Banana

(Flavia Álvarez-Pedrosa, Bartzelona, 1987) Arteak eta Diseinua eta Ilustrazioko zikloa ikasi zituen Bartzelonako Massana Eskolan, egon daitezkeen zeregin guztiak hala edo nola uztartzen saiatuz. 26 urte zituela, beste estiloekin amore emanda, umorezko binetak marrazten hasi zen. Bineta sinpleak ziren, jada etsita dagoenaren umorearekin eginikoak. Alabaina, 29 urterekin bulegoko lana utzi ahal izan zuen, S Moda, Orgullo y Satisfacción, Mongolia eta El País komunikabideetan kolaborazioak egiteko. Liburu hauek argitaratu ditu: ‘Curvy’ (Lumen, 2016), ‘Las cosas del querer’ (Lumen, 2017), ‘Archivos estelares’ (¡Caramba!, 2017), ‘Archivos cósmicos’ (¡Caramba!, 2019) eta ‘Archivos Espaciales’ (¡Caramba!, 2020). 2018an, Gat Perich Umorearen Nazioarteko Saria irabazi zuen. Umore tristea egiten duela diote, kostunbrismoaren eta zentzugabekeriaren arteko nahasketa bat.

Juan Soto Ivars

Ostirala, Urriak 1

19.00h. Filarmónica Aretoa

Juan Soto Ivars

Águilas udalerrian (Murtzia) jaio zen, 1985ean. ‘Ajedrez para un detective novato’, ‘Siberia’ eta ‘La conjetura de Perelman’ eleberriak eta ‘Un abuelo rojo y otro facha’ liburua idatzi ditu. Argitaratu dituen azkeneko obrak dira eleberri bat, ‘Crímenes del futuro’, eta bi entsegu, ‘Arden las redes: la poscensura y el nuevo mundo virtual’ eta ‘La casa del ahorcado: Cómo el tabú asfixia la democracia occidental’ (biak Debaten argitaratuak). Zutabegilea da El Confidencial eta El Periódico de Catalunya egunkarietan eta ohiko kolaboratzailea Julia en la Onda (Onda Cero) eta Hoy empieza todo (Radio 3), irratsaioetan eta Els Matins telebista-programan (TV3). Ezkonduta dago eta seme bat dauka. Harrezkeroztik, beste guztiak ezer gutxi axola diola dio.

Ana Iris Simón

Ostirala, Urriak 1

19.00h. Filarmónica Aretoa

Ana Iris Simón

(Campo de Criptana, Ciudad Real, 1991) Aranjuezko eskola publikoan egin zituen ikasketak. Ondoren, Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zituen Rey Juan Carlos Unibertsitatean, eta, aldi berean, Desigual moda-katean saltzaile eta Madrilgo Hiribide Nagusiko Telefónica eraikinean gida-lanetan aritu zen. Kazetari moduan hasi zuen lanbide-ibilbidea, TELVA aldizkariaren ‘Estilo de Vida’ atalean, eta, ondoren, VICE Españan erredaktore eta RTVEren Playz kanal digitalean gidoilari izan zen. Haren lehenbiziko liburuak ‘Feria’ (Círculo de Tiza, 2020) du izena, eta, hamabi edizio baino gehiago saldu ostean, sekulako fenomeno literario eta soziala bihurtu da. Gaur egun, zutabegilea da El País egunkarian, eta beste komunikabide batzuetan ere kolaboratzen du.

Hervé Le Tellier

Ostirala, Urriak 1

20.30h. Filarmónica Aretoa

Hervé Le Tellier

(Paris, 1957) idazlea, editorea, matematikaria eta literatur kritikari ospetsua da. Idatzizko komunikabide eta irratsaio ezberdinetan kolaboratu du (Le Monde eta France Culture, kasu), eta hainbat argitalpen satirikoetan ere bai. Gaur egun, Frantziako autorerik ospetsuenetako bat da. Poesia, antzerkia, eleberria eta umorezko kontakizunak barne hartzen dituen obra zabala du. Raymond Queneau eta Georges Perec (abangoardiako narrazioaren Oulipo esperimentazio-taldearen sortzaile eta kidea, hurrenez hurren) egileen editorea izan da. Le Tellier talde horretako kide da 2002tik, eta lehendakari, berriz, 2019az geroztik. 2020an, Goncourt saria jaso zuen azken eleberriarekin, ‘La anomalía’ (Seix Barral). Frantzian, izugarrizko arrakasta izan du, eta, antza, gure herrialdean bide beretik jarraituko du.

Pablo Martín Sánchez

Ostirala, Urriak 1

20.30h. Filarmónica Aretoa

Pablo Martín Sánchez

(Reus, 1977) doktorea da Hizkuntza eta Literatura Frantsesean, Lilleko Unibertsitatean, eta doktorea ere Literaturaren eta Artearen Teorian eta Literatura Konparatuan, Granadako Unibertsitatean. Obra hauek argitaratu ditu: ‘Fricciones’ (2011) kontakizun-liburukia eta ‘El anarquista que se llamaba como yo’ (Acantilado, 2012), ‘Tuyo es el mañana’ (Acantilado, 2016), ‘Agatha’ (2017) —Sara Mesarekin lankidetzan idatzitako liburua— eta ‘Diario de un viejo cabezota’ (Acantilado, 2020) eleberriak. Marcel Schwob-en eta beste hainbat autoreren lanak itzuli ditu, eta gaztelaniara itzuli du 2020ko fenomeno literarioa Frantzian, Hervé Le Tellier-en ‘La anomalía’. Oulipo esperimentazio-taldeko espainiar bakarra da.

Fernando Aramburu

Larunbata, urriak 2

19.00h. Filarmónica Aretoa

Fernando Aramburu

(Donostia, 1959), ‘Los peces de la amargura’ eta ‘El vigilante del fiordo’ ipuin-liburuak eta ‘Fuegos con limón’, ‘Viaje con Clara por Alemania’ eta ‘Ávidas pretensiones’ eleberriak idatzi ditu. ‘Patria’ idatzi aurretik, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetako bat zen, nahiz eta fenomeno literario eta sozial horrekin lortu dituen nazioarteko ospea eta hainbat sari garrantzitsu; besteak beste, Narrazioaren eta Kritikaren Sari Nazionalak, Euskadi Literatura Saria, Francisco Umbral Saria, Europako Strega Saria eta Internazionale Giuseppe Lampedusa eta Athens Literary Prize Sariak. Bost urte beranduago, ‘Los vencejos’ eleberria argitaratu du haren ohiko argitaletxean (Tusquets).

Elena Sierra

Larunbata, urriak 2

19.00h. Filarmónica Aretoa

Elena Sierra

(Bilbo, 1980), Kazetaritzan lizentziaduna da UPV/EHUn. El Correon eta Bilboko udal-egunkarian kolaboratzen du eta jardunaldietako eta ekitaldietako komunikazioaz eta antolaketaz arduratzen da aldizka. Ikus-entzunezko gidoietan parte hartu du eta, beste egile batzuekin batera, ‘Bakio: el pueblo habla a través de sus símbolos’ eta ‘Un viaje de ida y vuelta Peripecias de la familia Goffard por Europa’ oroitzapen familiarreko eta kolektiboko liburuak eta ‘El hacedor de titulares’ eleberria idatzi ditu. ‘Historia de una escuela: Escuelas Zabala’ eta ‘Nicolás María de Urgoiti. Castillos de papel’ dira haren bakarkako obrak. Azkar irakurtzen du, barre asko egiten du.

Rodrigo Cortés

Larunbata, urriak 2

20.30h. Filarmónica Aretoa

Rodrigo Cortés

(Pazos Hermos, Ourense, 1973) pintore, idazle eta musikari izatearekin egiten zuen amets; gaur, dena batera egin dezake, zinemagilea baita. ‘Buried’, ‘Luces Rojas’ eta ‘Blackwood’ filmetan Robert de Niro, Sigourney Weaver, Ryan Reynolds eta Uma Thurman aktoreekin lan egin du. Idazle gisa, Delirio argitaletxean, «aforismoen kontrako, kontakizun laburren eta eskuzko puzgailuen» bi bilduma, ‘A las 3 son las 2’ eta ‘Dormir es de patos’ eta ‘Sí importa el modo en que un hombre se hunde’ eleberria argitaratu ditu. ABCren Verbolario —hiztegi satirikoa— atalaz arduratzen da eta hirugarren orrialdean idazten du normalean. ‘Todopoderosos’ eta ‘Aquí hay dragones’ podcast-ak grabatzen ditu (Arturo González-Campos, Javier Cansado eta Juan Gómez Juradorekin). Duela gutxi argitaratu du haren bigarren eleberria: ‘Los años extraordinarios’ (Literatura Random House).

Arturo González-Campos

Larunbata, urriak 2

20.30h. Filarmónica Aretoa

Arturo González-Campos

(Madril, 1969) umorista, aktorea, esataria, gidoilaria eta helduaroari intolerantzia dion friki obsesiboa da. El Club de la Comedian eta ‘5 hombres.com’ eta ‘Vivir así es morir de humor’ antzerki-obretan parte hartu du. Zortzi urtez, ‘La Parroquia’ gau-irratsaioa zuzendu zuen “El Monaguillo”-rekin lankidetzan. Horrez gain, hiru liburu idatzi ditu El Club de la Comedia-rekin, La Parroquia-ren zazpi liburuak eta beste lau liburu Todopoderosos bildumarako. Sei urte daramatza ‘Todopoderosos’ podcast-a egiten Javier Cansado, Rodrigo Cortés eta Juan Gómez-Juradorekin. Haiekin grabatzen du ‘Aquí Hay Dragones’ podcast-a ere. Eta beste bat Dani Rovirarekin, ‘Mi Año Favorito’, hain zuzen. Gainera, iaioa da bihotzerrea ematen ez duten gazpatxoak egiten, ez baitie luzokerrik botatzen. Eta, hori gutxi balitz, ziurrenik gure planetako gizonik erakargarrienetako bat da.

Javier del Pino

Igandea, urriak 3

9.00 – 12.00h. Filarmónica Aretoa

Javier del Pino

(Madril, 1964) kazetaria eta Ingeles Filologian diplomaduna da. 1988an, Cadena SERen hasi zen lanean. ‘Hora 25’ albistegietan parte hartu zuen, eta, gero, Washington-eko berriemailea izan zen hamabost urtez. 2012az geroztik, asteburuetan liderra den ‘A vivir que son dos días’ goizeko irratsaioa zuzentzen eta aurkezten du. Umorea da, hain zuzen, programaren bereizgarrietako bat. “La Antena de Oro” eta “Ondas” sariak jaso ditu, besteak beste.

Paco Plaza

Igandea, urriak 3

19.00h. Filarmónica Aretoa

Paco Plaza

(Valentzia, 1973) zinemagilea da, fantasiazko eta beldurrezko filmengatik ezaguna. Jaume Balagueró zuzendarikidearekin ‘OT: La película’ grabatu ondoren (elkarrekin grabatu dituzte ere Rec-en bi filmak, Manuela Velasco protagonistatzat duen gezurrezko dokumentala), haren lehenbiziko film luzea grabatu zuen, ‘El segundo nombre’, eta atzetik etorriko ziren ‘Romasanta’, ‘Rec3: Génesis’, ‘Verónica’ eta ‘Quien ha hierro mata’. Laster estreinatuko dute haren azkeneko filma, ‘La abuela’.

Juan Bas

Igandea, urriak 3

19.00h. Filarmónica Aretoa

Juan Bas

(Bilbo, 1959) umorezko irrati-nobelen eta komikien (El Víbora, Cimoc…) eta telebista-serieen (Farmacia de guardia, Turno de oficio…) gidoilaria izan zen. Besteak beste, ‘Páginas ocultas de la historia’ (1999) (Fernando Maríasekin idatzitakoa) eta ‘La taberna de los 3 monos’ (2000) kontakizun-liburukiak eta ‘Alacranes en su tinta’ (2002), ‘La cuenta atrás’ (2004), ‘Voracidad’ (Euskadi Literatura Saria 2006), ‘Ostras para Dimitri’ (2012) eta ‘El refugio de los canallas’ (Alrevés, 2017; Dashiel Hammett 2018 Saria) eleberriak argitaratu ditu. Haren obra frantsesez, alemanez, italieraz, errusieraz, bulgarieraz, norvegieraz eta euskaraz itzulita dago. El Correo egunkarian zutabegilea da. Gaur egun Carolina Ontiverorekin zuzentzen duen Ja! jaialdia sortu zuen 2010ean. Alrevés argitaletxeak aurten argitaratu du haren azkeneko eleberria: ‘Una cuestión de alcohol’.

Cristina Fernández Cubas

Asteazkena, urriak 6

19.30h. BBK Aretoa

Cristina Fernández Cubas

(Arenys de Mar, Bartzelona, 1945). Haren argitalpenen artean daude sei kontakizun-liburu –‘Mi hermana Elba’, ‘Los altillos de Brumal’, ‘El ángulo del horror’, ‘Con Agatha en Estambul’, ‘Parientes pobres del diablo’ eta ‘La habitación de Nona’ (Narratiba Sari Nazionala 2016 eta Kritikaren Saria 2015)—, hiru eleberri –‘El año de Gracia’, ’El columpio’ eta ‘La puerta entreabierta’ (Fernanda Kubbs izengoitiaren pean)–, antzerki-obra bat –‘Hermanas de sangre’– eta oroitzapen-liburu original bat, ‘Cosas que ya no existen’. Haren obra hamar hizkuntzetara itzulita dago. Espainiako literaturaren historiako ipuingilerik ospetsuenetako bat da, fantasiazko generoan bereziki.

Pedro Ugarte

Asteazkena, urriak 6

19.30h. BBK Aretoa

Pedro Ugarte

(Bilbo, 1963) idazlea, zutabegilea eta Euskal Herriko Unibertsitateko prentsa-arduraduna da. Literaturan, narrazio laburra landu du gehien bat, eta, besteak bestek ‘Los traficantes de palabras’, ‘La isla de Komodo’ eta ‘Mañana será otro día’ idatzi ditu. Páginas de Espuma argitaletxean ‘El mundo de los Cabezas Vacías’ eta ‘Nuestra historia’ (2017ko Setenil ipuin-libururik onenari Saria) argitaratu ditu. 2018an, ‘Lecturas pendientes’ argitaratu zuen, irakurle eta idazle gisa bizi izandako esperientziari buruzko egunkaria. Haren eleberriak italiarrez eta frantsesez itzulita daude, eta haren ipuinak, berriz, ingelesez, euskaraz, polonieraz eta alemanez. Haren azkeneko ipuin-liburuak ‘Antes del Paraíso’ izena du.

Joaquín Reyes

Osteguna, urriak 7

19.30h. BBK Aretoa

Joaquín Reyes

Albaceten jaio zen 1974an eta Cuencako Arte Ederren Fakultatean lizentziatu zen. Laster bideratu zen ¬umorerantz, unibertsitate garaitik ezagutzen dituen Julián López, Raúl Cimas eta Ernesto Sevilla bidelagun zituela. Beranduago, Carlos Areces eta Ignatius Farray batu zitzaizkion taldeari. Elkarrekin, belaunaldi oso baten umorean eragina izan duten “La hora chanante” eta “Muchahada Nui” telesaioak egin zituzten. Gainera, Joaquín Reyesek hainbat pertsonaia karakterizatzen eta parodiatzen zituen. Artista polifazetikoa da: umorista, marrazkilaria, aktorea, bakarrizketaria, aurkezlea, gidoilaria, eta, orain, baita idazlea ere. Umorea aldarrikatuz beti, Blackie Books argitaletxean argitaratu berri du haren lehenbiziko eleberria: ’Subidón’.

Azul Tejerina

Osteguna, urriak 7

19.30h. BBK Aretoa

Azul Tejerina

(Zumarraga, Gipuzkoa, 1973) kazetaria da bokazioz. Kontakizunak idaztearekin eta benetako edo alegiazko istorioak kontatzearekin egiten zuen amets, eta «munduko ofiziorik onena» deritzonaren «atzaparretan» amaitu zuen. Pertsona kuriosoa da izatez. Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua da Irrati-narratiban eta Publizitatean. Enpatia lantzen du (besteen tokian jartzeko), eta uste du komunikabide guztiak direla baliagarriak herritarren zerbitzura jartzeko. Haren pasioa, ordea, irratia da. Cope Madrid eta Cope La Rioja irratietan aritu ostean, 2020an Cadena Ser-en hasi zen lanean, eta hamabi urte daramatza ‘Hoy por hoy Bilbao’ irratsaioa zuzentzen.

Isabel Burdiel

Ostirala, urriak 8

19.00h. Filarmónica Aretoa

Isabel Burdiel

(Badajoz, 1958) Historia Garaikideko katedraduna da Valentziako Unibertsitatean eta Honorary Research Fellow East Anglia-ko Unibertsitatean (UK). Aditua da XIX. mendeko liberalismo espainiarraren eta europarraren historia politikoan eta kulturalean, eta historiaren eta literaturaren arteko harremanak eta historia biografikoa interesatzen zaizkio bereziki. Mary Wollstonecraft-en ‘Vindicación de los derechos de la mujer’ eta Mary W. Shelley-ren ‘Frankenstein edo Moderno Prometeo’ obren gaztelaniazko edizio kritikoak idatzi ditu. 2011an, Historiaren Sari Nazionala jaso zuen ‘Isabel II. Una biografía’ liburuarekin. Haren azkeneko lana Emilia Pardo Bazánen biografia da (2019) (Españoles eminentes), Juan March Fundazioak zuzendua eta Taurus-ek argitaratua.

Antonio Orejudo

Ostirala, urriak 8

19.00h. Filarmónica Aretoa

Antonio Orejudo

(Madril, 1963) doktorea da Filologia Hispanikoan eta zazpi urtez Literatura Espainiarra irakatsi zuen Estatu Batuetako unibertsitateetan. Ikertzaile gonbidatua izan zen Amsterdameko unibertsitatean, eta, gaur egun, irakasle titularra da Almeriako Unibertsitatean. Hainbat eleberri idatzi ditu, horien artean ‘Fabulosas narraciones por historias’, ‘Ventajas de viajar en tren’, ‘Reconstrucción’ eta ‘Un momento de descanso’. Espainiako literatura garaikidearen idazle original eta miretsienetako bat da. Haren azkeneko liburuak dira ‘Los Cinco y yo’ eta ‘Grandes éxitos’. Tusquets argitaletxeak plazaratu du haren obra guztia (urraketaren, komediaren eta erudizioaren arteko nahasketa bat da).

Carolina Ontivero

Ostirala, urriak 8

19.00h. Filarmónica Aretoa

Carolina Ontivero

(Bilbo, 1975) Kazetaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ja! jaialdia antolatzeaz arduratzen da, 2010an La Risa de Bilbao izenaren pean sortu zenetik. Gaur egun, Juan Basen zuzendarikidea da eta programazioaz eta komunikazioaz arduratzen da nagusiki. Gau-mahaia doluari, gerrei eta kontzentrazio-esparruei erreferentzia egiten dieten liburuz beteta dauka. Hala ere, edo horrexegatik, umorea baloratzen du ororen gainetik.

Oscar Tusquets

Ostirala, urriak 8

20.30h. Filarmónica Aretoa

Oscar Tusquets Blanca

(Bartzelona, 1941) arkitektoa, diseinatzailea, margolaria eta idazlea da. Haren lanbide-ibilbidean hainbat sari jaso ditu: Diseinuaren Sari Nazionala, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina eta Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres garaikurra, besteak beste. 1994an, ‘Más que discutible’ obrarekin saio-idazle moduan ezagutzera eman zuen bere burua eta haren arrebarekin, Esther Tusquetsekin, haurtzaroko oroitzapenak bildu zituen lau liburu hauetan: ‘Anna, Dalí y otros amigos’, ‘Réquiem por la escalera’, ‘Pasando a limpio’ eta ‘Tiem¬pos que fueron’. Anagraman, ‘Todo es comparable’, ‘Dios lo ve’, ‘Contra la desnudez’ eta, duela gutxi, ‘Vivir no es tan divertido; envejecer, un coñazo’ (haren oroitzapen-liburu partikularra) argitaratu ditu.

Luz Sánchez-Mellado

Ostirala, urriak 8

20.30h. Filarmónica Aretoa

Luz Sánchez-Mellado

(Alcalá de Henares, Madril, 1966) idazlea eta kazetaria da. 2009az geroztik, literatur eta gaurkotasuneko zutabeak argitaratzen ditu El Paísen, han egin duelarik lanbide-jarduera gehiena. Aipagarria da larunbatetako aldizkarirako sortu zuen ‘Portera de Día’ seriea; 2015ean, ostegunetako azken orrialdeko zutabea idazten hasi zen, eta 2017an, berriz, igandeetako ‘Gente con Luz’ elkarrizketa-atala. Cadena Ser informazio-zerbitzuetan lan egin du eta gaur egun hainbat komunikabide eta programetan kolaboratzen du (Carles Francinoren La Ventana). 2012an, ‘Estereotipas’ (50 emakume-mota desberdinen bilduma) argitaratu zuen, El País egunkarian eta Elle aldizkarian hainbat urtez idatzitako iritzi-artikuluetan oinarrituta.

Mathias Enard

Larunbata, urriak 9

19.00h. Filarmónica Aretoa

Mathias Enard

1972an jaio zen Niort-en, Frantzian. Arabiera eta persiera ikasi eta Ekialde Hurbilean egonaldi luzeak egin ostean, 2000. urtean Bartzelonan bizitzen jarri zen. Aktiboki aritu da lanean hainbat kultur aldizkaritan —jada existitzen ez den Lateral aldizkarian, kasu—, eta arabiera irakatsi du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Enard-ek ‘El manual del perfecto terrorista’ (La Otra Orilla, 2007) eta ‘Zona’ (La Otra Orilla, 2008) eleberriak idatzi ditu, eta Literatura Random Housen argitaratutako ‘Habladles de batallas, de reyes y elefantes, ‘El alcohol y la nostalgia’, ‘Calle de los Ladrones’ eta ‘Brújula’ (2015 Goncourt Saria). Argitaletxe berak plazaratu du haren azken eleberria ere, ‘El banquete anual de la cofradía de sepultureros’.

Daniel Gascón

Larunbata, urriak 9

19.00h. Filarmónica Aretoa

Daniel Gascón

(Zaragoza, 1981) Ingeles Filologia eta Hispanikoa ikasi zituen Zaragozako Unibertsitatean. ‘La edad del pavo’ (Xordica, 2001), ‘El fumador pasivo’ (Xordica, 2005) eta ‘La vida cotidiana’ (Alfabia, 2011) kontakizun-liburuak eta ‘Entresuelo’ oroitzapen familiarra argitaratu ditu (Literatura Random House, 2013). ‘Un hipster en la España vacía’ eta haren ondorioa, argitaratu berri den ‘La muerte del hipster’ (Literatura Random House) eleberriak dira haren azkeneko obrak. Saul Bellow, Christopher Hitchens eta N.S Naipaul egileen obrak itzuli ditu. Letras Libres aldizkariaren Espainiako edizioaren arduraduna da eta El País egunkariko zutabegilea.

Philippe Lançon

Larunbata, urriak 9

20.30h. Filarmónica Aretoa

Philippe Lançon

(Vanves, Frantzia, 1963) idazlea eta kazetaria da. Ohiko kolaboratzailea Libération egunkariko kultura orrialdeetan eta kronikaria Charlie Hebdo astekarian (2015eko urtarrilaren 7an aldizkari satirikoaren erredakzioaren kontrako erasotik bizirik atera zen). Hainbat liburu idatzi ditu: ‘Les Îles’ (2011), ‘L’Élan’ (2013) eta, bereziki, ‘El colgajo’ (Anagrama, 2018). Azken horrek milaka ale saldu ditu Frantzian, eta gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzetan itzuli dute, arrakasta handiarekin gainera. 2018an, Femina eta Roger Caillois Sariak eta Renaudot Sari Berezia jaso zituen. ‘Chroniques de l´homme d´avant’ da haren azkeneko liburua, «atentatuaren aurreko» Philippe Lançon-ek Libérationen eta Charlie Hebdon hogei urtez argitaratutako artikuluen bilduma.

César Coca

Larunbata, urriak 9

20.30h. Filarmónica Aretoa

César Coca

(Bilbo, 1957) Kazetaritzan doktorea eta Informazio Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna da. El Correon egin du lanbide-ibilbidea, eta erredaktore izateaz gainera zuzendari-laguntzailea da. Dozena bat libururen egilea edo egilekidea da. 2006an, Entseguaren Miguel de Unamuno Saria irabazi zuen. Kazetaritzako irakaslea da UPV/EHUn, eta Kazetaritzako Masterra El Correon eta EHUn.

Josune Vélez

Igandea, urriak 10

18.00h. Filarmónica Aretoa

Josune Velez de Mendizabal

(Gasteiz, 1977) Antzerki-ikasketak egin zituen Eszena-Arte Tailerrean eta Baratza Aretoan, eta baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere. Interpretazio-titulua lortu zuen. Tranpola taldea sortu zuen eta 2016ko Zurrunbilo Jaialdian ezagutarazi zuen bere burua, ‘Oingoan Bai!’ obrarekin. 2017an, Josune Parasite konpainiarekin kolaboratu zuen Gasteizko Nazioarteko Antzoki Jaialdian, ‘Enredados’ deialdiaren barruan. Gaur egun, aktorea eta banatzailea da Pez Limbo konpainian. 2020an, ‘Kittorik ez!’ sortu eta ekoiztu zuen Ane Gebararekin eta Jason Guerrarekin, Les Bobé-Bobè deitu zioten konpainian. Azken urtean, Mamiak proiektua sortu du Marina Ortiz de Suárez, Ander Gondra, Edu Zelaieta, Txema Ramírez de la Piscina eta Irantzu Lekue taldekideekin batera.

Ane Gebara

Igandea, urriak 10

18.00h. Filarmónica Aretoa

Ane Gebara

2016an hasi zen ipuin-kontalarien mundua aztertzen; lehenbizi, Madrilgo Ipuin Kontalarien Eskolan, eta, ondoren, Héctor Uri narratzailearekin. 2017an, Ordiziako Ahoz Aho lehiaketan parte hartu zuen eta harrezkeroztik ohikoa da jaialdian. Urte horretan bertan, helduentzako ipuinak kontatzen hasi zen, Gazte Sortzaileak bekari esker. Itziar Rekalderekin ‘Harriak kontatu didatena’ ikuskizuna sortu zuen. 2019an, Marta Alzaterekin ‘las Marchanillas’ taldea osatu eta ‘Ardi latxa oihanean galdu zenekoa’ txotxongilo-ikuskizuna plazaratu zuten. 2018an, Gazte Sortzaileak bekari esker, antzerkira egin zuen salto eta Josune Velez de Mendizabalekin eta Jason Guerrarekin ‘Kittorik ez!’ antzezlana sortu zuen.

Gorka Chamizo

Igandea, urriak 10

18.00h. Filarmónica Aretoa

Gaizka Chamizo

(Galdakao, 1987) Pedagogian lizentziaduna eta Hezkuntza Berezian diplomaduna da UPV/EHUn. Pailazoa, irakaslea eta zinemako eta antzerkiko aktorea da. Besteak beste, Iciar Bollaínen ‘Maixabel’ film luzean, Erik Camposen ‘Si te mueres te mato’ film laburrean eta Tantaka telebistako ‘Hola mundo cruel’ websailean parte hartu du. Antzerkiari dagokionez, 2021ean aktore aritu zen Arriaga Antzokiko Erwartung operan, eta ‘Amatxik dixit’ obra sarituan eta ‘Lurrak’ ikuskizunean parte hartu zuen. Laster, Paul Urkijoren ‘Irati’ film luzean eta Borobil teatroaren ‘Narziso’ ikuskizunean ikusiko dugu. 2021eko Aktorerik Onenaren Saria jaso zuen 6. pabiloiko Antzerki Arineko Jardunaldietan (Salaketa antzezlanarengatik) eta 2019ko euskarazko ekoizpenik onenaren Kriseilu Saria (Amatxik dixit antzezlanarengatik), 6. Pabiloiko Antzerki Arineko Jardunaldietan ere.

Mikel Martinez

Igandea, urriak 10

18.00h. Filarmónica Aretoa

Mikel Martinez

Arinzanon (Lizarra-Nafarroa) jaio zen 1955ean, eta Bilbon bizi da. Maskarada Antzerki Taldean aritu zen urte luzez, eta antzerki-obra askotan ikusi dugu aktore-lanetan, horien artean Darío Fo-ren ‘Negros’ eta Stalislaw Lem-en ‘Bitácoras estelares’. 2000.urtean, Tartean antzerki-proiektua sortu zuen Patxo Telleriarekin eta Jokin Oregirekin, eta, urtebete beranduago, Patxorekin ‘ez dok Hiru Bikoteatroa’. Duo artistikoa sortu zutenetik antzerki-obra ugaritan parte hartu dute. Antzezlanak sortu, ekoiztu eta antzeztu dituzte, ‘Euskara Sencilloaren Manifiestoa’ eta ‘Desentxufatuak’, kasu. Zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta zinemako zuzendari-laguntzailea izan da, eta irakaslea ere bai. ‘Café Bar Bilbao’ Antzerki Sariak sortu ditu.

Patxo Telleria

Igandea, urriak 10

18.00h. Filarmónica Aretoa

Patxo Telleria

Bilbon jaio zen, 1960an. 1985ean, aktore-lanetan hasi zen Maskarada taldean (antzerki independenteko konpainia), eta han ekin zion idazle-lanari ere. Harrezkeroztik, antzerki-obrak idatzi, interpretatu eta zuzendu ditu. Aitor Mazo, Lander Iglesias eta hiruek Txirene konpainia sortu zuten. 2000.urtean, Tartean antzerki-proiektua sortu zuen Mikel Martinezekin eta Jokin Oregirekin, eta, urtebete beranduago, Mikelekin ‘ez dok Hiru Bikoteatroa’. Duo artistikoa sortu zutenetik antzerki-obra ugaritan parte hartu dute. Antzezlanak sortu, ekoiztu eta antzeztu dituzte, ‘Euskara Sencilloaren Manifiestoa’ eta ‘Desentxufatuak’, kasu. Hamarkada batean, antzerkiko aktore- eta egile-lanekin uztartu zuen gidoigintza, eta, besteak beste, ‘Ertzainak’ eta ‘Goenkale’ telesailen gidoiak idatzi zituen. Aitor Mazorekin ‘La máquina de pintar nubes’ eta ‘Bypass’ filmak idatzi eta zuzendu zituen.

Maruja Torres

Igandea, urriak 10

20.00h Filarmónica Aretoa

Maruja Torres

(Bartzelona, 1943) oso gazte zelarik hasi zen kazetari-lanetan, Fotogramas aldizkarian eta Por Favor eta El Papus umorezko aldizkarietan. Aipagarria da hainbat hamarkadatan El País egunkariarekin izandako lotura. Izan ere, kazetaritza-genero guztiak landu zituen, kronika sozialetik eta zinematografikotik hasita gerra erreportari izateraino. Hainbat liburu idatzi ditu, ‘¡Oh, es él!’ eta ‘Ceguera de amor’ umorezko nobelak tartean. 2000. urtean, Planeta Saria irabazi zuen ‘Mientras vivimos’ eleberriarekin, gaur egungo nobelagilerik garrantzitsuenetako bat bihurtuz. 2006an, Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen kulturari egindako ekarpenarengatik. Mongolia aldizkarian eta Buenafuenteren ‘Late Motiv’ programan kolaboratzen jarraitzen du, «zirko honetatik inoiz baino aldenduago» dagoela dioen arren.

Edu Galán

Igandea, urriak 10

20.00h Filarmónica Aretoa

Edu Galán

(Oviedo, 1980) eta Darío Adanti dira Mongolia aldizkari satirikoaren egileak. Edu Galánek La Nueva España egunkarian eta Cinemanía aldizkarian kritika zinematografikoak idazten ditu eta Andreu Buenafuenteren ‘Late Motiv’ programan eta Onda Ceroren ‘Más de uno’ irratsaioan kolaboratzen du. ‘Morir de pie. Stand-up (y Norteamérica)’ (Ed. Rema y vive, 2014) entsegua idatzi du eta ‘Todavía voy por la primera temporada’ (Léeme libros, 2014) liburu kolektiboan parte hartu du. 2020an, ‘El síndrome Woody Allen’ argitaratu zuen (Debate).

Bob Pop

Igandea, urriak 10

20.00h Filarmónica Aretoa

Bop Pop

1971an jaio zen Madrilen, baina Bartzelonan bizi da. Kolaboratzaile-lanetan aritu da idatzizko komunikabideetan —La Marea, Mongolia, Vogue, Vanity Fair, Lecturas, 20 minutos, Público—, irratian —Onda Cero, Cadena Ser—, eta telebistan —TVE eta La Sextako Andreu Buenafuenteren ‘En el aire’ programa. Gaur egun, Andreu Buenafuenteren ‘Late Motiv’ programako zuzendariordea eta kolaboratzailea da, Movistar+ kanalean. ‘Mansos’ eleberria (Caballo de Troyan argitaratua eta aurten Alfaraguan berrargitaratua) eta ‘Cuando haces Bop ya no hay stop’ (Temas de hoy) entsegua idatzi ditu. Tumblr-en ‘Días Ajenos’ obraren egilea da. 2017ko martxoan, Somos libros argitaletxeak egunkari horien lehenbiziko liburukia argitaratu zuen, ‘Días ajenos – Primavera/Verano’ izenburupean. Bigarren partea idazten ari da orain: ‘Otoño/Invierno’. 2021ean, ‘Maricón perdido’ seriea sortu, idatzi eta protagonizatu du. TNT España kanalean bota dute.

Pin It on Pinterest