Jaialdia
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ekitaldi kulturala da, eta helburu du umoreak −zentzurik zabalenean− arteetan orokorrean eta literaturan bereziki duen garrantzia azpimarratzea. Antolatzaileok umorea inteligentziaren, zibilizazioaren eta bizipozaren adierazpen gisa ulertu eta aldarrikatzen dugu.
Ja! Bilbao udazken hasieran ospatzen da, 2010az geroztik, Bilboko hiriaren leku desberdinetan. Jaialdiak jarduera-egitarau anitza dauka, eta horren baitan, hausnarketak zein dibertsioak bere lekua daukate. Gai ugariri buruzko solasaldiak eta mahai-inguruak, elkarrizketak uneko autorerik interesgarrienekin eta nabarmenekin, eta emanaldiak, lehiaketak eta erakusketak konbinatzen ditu.
Jarduera guztiak publikoarentzat doakoak dira.
BBK Ja! Bilbao Sariarekin, jaialdiak omenaldia egiten dio haren obran umorea ezinbestekotzat duen nazioarteko pertsonaia bati. Orain arte, saridun izan dira Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ísmail Kadaré (ankerkeriaren kontrako umoreari buruzko edizio batean), Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese, Joyce Carol Oates eta Álex de la Iglesia.
Ja! Bilbao jaialdiko taldea
Zuzendaria:
Juan Bas
juanbas@jabilbao.com
Zuzendari albokoa:
Carolina Ontivero
carolina@jabilbao.com
Ekoizpen-zuzendaria:
Gustavo Acosta
Ekoizpena eta babesleak kudeatzea:
Sonia Fernández
Diseinu grafikoa:
Neverland
Errejidorea eta ekoispoen laguntzailea:
Iban Gaztanbide
Bideoen edizioa:
Jabier Rojo
Fotografia:
David Herranz
Dani de Pablos
Prentsa-burua:
Igor Cubillo
prensa@jabilbao.com
Aholkulari literarioak:
José Miguel Bonilla
Rodrigo Fresán
Gizarte-harremanak:
Txema Soria