2018 Egitaraua

Doako sarrera jardunaldi guztietara tokia bete arte.

 

Asteazkena, irailak 26

Bederatzigarren edizioaren inaugurazioa

}

12:00 h.

Sarrera librea

Inauguración Ja! Bilbao 2018

Bederatzigarren edizioaren inaugurazioa. Bertan egongo dira agintariak, protagonistak eta publikoa orokorrean.

Osteguna, irailak 27

FORGES INOLVIDEIBOL

Forges Inolvideibol

Forges hasiera-hasieratik egon zen jaialdiari lotuta, inaugurazioko edizioan, 2010ean, karrera osoan jasoko zuen lehenbiziko omenaldia egin genionetik.  Jaialditik igarotako haren lanen artean daude ‘Forrenta años’, Azpirekin marraztu zuen ‘Drácula’, eta haren emaztearekin Pilar Garridorekin batera egindako ‘La posguerra vista por una particular y su marido’.  Marrazkilariaren berrogeita hamargarren urteurrena ere ospatu genuen, Serratekin. Edizio hau Forges inolvideibol –en oroitzapenezko ekitaldi xume batekin hasiko dugu, non bere alaba Berta Fraguesek eta Juan Carlos Ortega umoristak parte hartuko dute..

Ostirala, irailak 28

Elkarrizketa: Umorea historioan

JACINTO ANTÓN & ALFONSO MATEO-SAGASTA

Ekitalde ostean, liburua sinatzea

}

20:00 h.

Sarrera librea

El humor en la historia

Hiroo Onoda ofizial japoniarrak 1974ra arte ez zuen haren herriaren suntsipena onartu II. Mundu Gerran, harik eta ofizial nagusi batek, Onodak 1944az geroztik zelatan jarraitzen zuen tokira, Filipinetara, bidaiatu eta errenditzeko agindua zuzenean eman zion arte. Jacinto Antón eta Alfonso Mateo-Sagasta horrelako anekdotez arituko zaizkigu hizketan, amaiera tragikomedikoa eta pertsonaia ospetsu barregarriak dituzten kanpaina historiko solemneez, eta garaian garaiko umore-senaz ere bai. Bereizgarri dituzten erudizioarekin eta arintasunarekin egingo dute hori.

Larunbata, irailak 29

‘A vivir’ Cadena SER zuzenean

JAVIER DEL PINO-rekin

}

9:00h.

Gonbidapenarekin*

Egin klik hemen.

A vivir Cadena Ser Javier del Pino Ja Bilbao 2018

Ez galdu aukera eta joan ‘A vivir’ Cadena SERen aste-bukaeretako goizaldeetan programa liderraren zuzeneko saiora. Javier del Pino eta haren kolaboratzaileak zuen zain daude.

UMORE GRAFIKOKO 4. ESKOLA LEHIAKETAREN sari-banaketa

}

12:00 h.

Sarrera librea

Concurso escolar

Ja! Bilbao Umore Grafikoko 4. Eskola Lehiaketaren epaia.

Elkarrizketa: Umorea filosofian  

FERNANDO SAVATER & JAVIER GOMÁ

Ekitalde ostean, liburua sinatzea

}

19:00h.

Sarrera librea

El humor en la filosofía

Ironia sokratikotik hasita Bergson-en “barreraino”, Voltaireren satiratik eta Nietzsche-n estilo zorrotzetik igaroz, umoreak funtsezko papera dauka filosofian, hein handi batean, Álex de la Iglesia —Filosofian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean— gure omenduak baieztatzen duen bezala, “umorea pentsaera bat delako”. Javier Gomá eta Fernando Savater herrialde honetako intelektual sortzaile, dotore eta ludikoenen artean daude, eta filosofiaren eta umorearen arteko harreman berezi horren inguruan arituko dira hizketan.

JEANETTE WINTERSON

Elkarrizketatzailea: MERCEDES CEBRIÁN

Ingelesa aldi bereko itzulpenarekin

Ekitalde ostean, liburua sinatzea

}

20:30h.

Sarrera librea

Jeanette Winterson

Jeanette Winterson literatura anglosaxoi garaikidearen ahots ospetsuenetako bat da. Haren liburuek agudezia, xehetasunarekiko zaletasuna eta umore-sen zorrotza dituzte bereizgarritzat. Umore-sen hori bere memoria-liburuan ere ikus dezakegu: ‘¿Por qué ser feliz cuando puedes ser normal?’. Adopziozko amak botatako esaldi krudela huraxe, beste neska batekin maiteminduta zegoela jakitean. Hain zuzen ere liburu horren bidez ezagutu zuen Mercedes Cebrián-ek, elkarrizketa egingo dion idazleak, Winterson-en literatura-obra, “Ingalaterra sakonarekin eta hein handi batean ura irakin eta etengabe tea egitean oinarritzen ziren ohiturekin liluratuta” gerturatu baitzen harengana.

Igandea, irailak 30

JAVIER CANSADO

Elkarrizketatzailea: LUZ SÁNCHEZ-MELLADO

}

19:00 h.

Sarrera librea

Javier Cansado Ja! Bilbao

Javier Cansado komediaren erreferente nagusietako bat da Espainian, bai Faeminorekin bai Faeminorik gabe, duela hogeita hamar urtez baino gehiagoz haren umorezko bikotea dena. Cansadoren umorea bikaina, intenporala eta beti da originala, tematuta badago ere “sumertarretara jotzen duela etengabe”. Luz Sánchez Mellado kazetaria harekin arituko da berriketan, Javier Cansadoren estilo berezian: ezer ezkutatu gabe.

Asteazkena, urriak 3

Mircea Cărtărescu

Enrique Redelekin eta Marian Ochoa de Eriberekin hizketan

Errumaniera itzulpenarekin batera

Ekitalde ostean, liburua sinatzea

Mircea Cărtărescu

Mircea Cărtărescu-ren liburuak labirinto zoragarri eta literatura-unibertso berdingabeetan gertatzen dira, errealitatearen eta fantasiaren, ametsaren eta liluramenduaren, jokoaren eta parodiaren artean mugitzen diren pertsonaiekin eta egoerekin. Gaur egungo narratzaile errumaniar garrantzitsuena da Cărtărescu. Hizkuntza hipnotiko, poetiko eta barroko baten jabe da, hausnarketa bikainez beterikoa eta umore fina eta dotorea ere eurrez dituena. Idazlea Bilbon izango da lehen aldiz,  eta berarekin egongo dira Enrique Redel, haren editorea Impedimentan, eta Marian Ochoa de Eribe, haren obra osoaren gaztelaniazko itzultzailea. 

Osteguna, urriak 4

Umorea eta beldurra

PATRICIA ESTEBAN ERLÉS & PACO PLAZA

Moderatzailea: Fernando Marías

El humor en el terror

Espainiako egileen belaunaldi batek maiz jotzen du umorearen eta beldurraren arteko konbinazio arriskutsura. Zineman batez ere. Horietako batzuk dira gure gonbidatuak izango direnak: Álex de la Iglesia, Pablo Berger eta Paco Plaza. Azken horren iritziz, bere filmetan ikus dezakegun umorearen eta beldurraren nahaste bereizgarri hori gure kulturak berezkoa duen zerbaitetan du jatorria: “Gauza guztiei beren alde komikoa ikusteko superahalmena”. Horregatik beharbada Patricia Esteban Erlés-en kontakizunetan umore beltza da protagonista, beldurrarekin eta fantasiarekin batera. Beldurraren eta barrearen zale amorratua den Fernando Marías-ekin arituko dira hizketan.

SÍLVIA ABRIL

Elkarrizketatzailea: AZUL TEJERINA

}

20:30 h.

Sarrera librea

Silvia Abril Ja Bilbao 2018

Sílvia Abril da Yoko Ono, Kim Kardashian, Victoria Abril… eta Shrek-en alaba ere bai. Aktorea, umorista, dantzaria, aurkezlea, sukaldaria, eta, Andreu Buenafuenterekin kolaboratzen duen ‘Late Motiv’ programaren arabera —‘Huevosfuertes’—, “dantza egin, abestu, zirikatu, usain egin eta gadget-ak ere aurkezten dituen mutante bat da. Bizitasun handiko zurrunbiloa. Bere baitan genero bat da, baina oraindik ez dago horretarako definiziorik”. Ekarri zuen musuzapiak, barrearen barrez negarrez, edo, zeharka, Shrek-en alabaren sekrezio batek bustita amai dezakezuelako. Azul Tejerina kazetariak elkarrizketatuko du.

Ostirala, urriak 5

SOLEDAD PUÉRTOLAS

Elkarrizketatzailea: MARTA SANZ

}

19:00 h.

Sarrera librea

Soledad Puértolas

“Bizitzako umorea mingotsa izan daiteke batzuetan, eta izugarri komikoa eta barregarria besteetan”, zioen behin Soledad Puértolas-ek. Haren literatura melankolia existentzialaren eta komediaren arteko nahaste berezi horrekin zipriztinduta dago. Marta Sanz-ekin arituko da hizketan. Bi idazleek begirada zuhurra, indar narratiboa eta literatura-bikaintasuna partekatzen dituzte.

PABLO BERGERen umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak. Aurkezlea: JUAN BAS

Aurkezlea: JUAN BAS

}

20:30 h.

Sarrera librea

Las 10 secuencias de humor favoritas de Pablo Berger Ja Bilbao 2018

Atal honetako edizio berri honetan, gonbidatuak, jaialdiaren zuzendariarekin batera, haren umorezko hamar sekuentziarik gustukoenen proiekzioa komentatuko du. Edizio honen protagonista Pablo Berger zinemagile bilbotarra izango da, ’Blancanieves’, ‘Torremolinos 73’ eta ‘Abracadabra’ lanen zuzendaria.

Larunbata, urriak 6

DAVID FOENKINOS

Elkarrizketatzailea: GUILLERMO ALTARES

Frantsesa aldibereko itzulpenarekin

Ekitalde ostean, liburua sinatzea

}

19:00h.

Sarrera librea

David Foenkinos Ja Bilbao 2018

Hausnarketaren eta arintasunaren artean, David Foenkinos idazle eta zinemagilearen obran umorea da nagusi. ‘La biblioteca de los libros rechazados’, ‘Estoy mucho mejor’, eta, bereziki, ‘La delicadeza’ dira haren libururik aipagarrienak. Foenkinos-ek milioika irakurle ditu mundu osoan, eta horiek bat egiten dute haren liburuekin eta umore-senarekin. Aitortzen du “drama desaktibatzeko” tresna gisa erabiltzen duela, espresuki, umore hori. Guillermo Altares kazetariarekin horri guztiari buruz hitz egingo du.

BBK Ja! Bilbao 2018 Sari banaketa

ÁLEX DE LA IGLESIA

Elkarrizketatzailea: CARLOS ARECES

}

20:30h.

Sarrera librea

David Foenkinos Ja Bilbao 2018

Álex de la Iglesiak Ja!Bilbao BBK 2018 Saria jasoko du. Sari horrekin jaialdiak zinemagile bilbotarraren karrera goraipatu nahi du, izan ere, urteetan zehar sormenezko unibertso guztiz pertsonala eta bikaina sortzeaz gainera, umoreari berebiziko garrantzia eman dio.  Sari-banaketaren ostean, Carlos Areces haren “muso” eta lagun onarekin berriketan arituko da publikoaren aurrean. Aurretiaz BBK Ja!Bilbao Saria jaso dutenen artean daude Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese eta Joyce Carol Oates.

Igandea, urriak 7

From Cork to Kortezubi…. Bakarrizketa

BARRY MANLEY

}

19:00 h.

Sarrera librea

From Cork to Kortezubi…. Barry Barrez

Duela urte batzuk, euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean,  jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barre egiten!

Zergatik etorri zinen Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori?

Hitzaldi honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo eta gero, saiatuko naiz nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoekin, eta nola ez, umorearekin.

Ja! Bilbao 2018 Erakusketak

Ja! Bilbao 2018 Lehiaketak

Pin It on Pinterest

Share This