2018 Erakusketak

Doako sarrera

EMAKUMEAK BINETETAN

Mamen Moreuren komikiak eta ilustrazioak 2012tik 2018ra

Irailak 27 – Urriak 6

}

11 a 21h.

MUJERES EN VIÑETAS Cómics e ilustraciones de Mamen Moreu (2012-2018)

Erakusketa honetarako hautatu ditudan orrialde, bineta eta ilustrazioek era guztietako emakumeak dituzte protagonistatzat: emakume indartsuak, emakume traketsak, emakume bizkorrak eta haien bizitzarekin zer egin ez dakiten emakumeak. Besteak beste, komikiaren munduan ezagutzera eraman ninduten Marcelaren abenturak eta zoritxarrak kontatzen dizkigu. Beste lan batzuk ere biltzen ditu; adibidez, El Jueves aldizkarirako astero marrazten ditudan Dolores eta Loloren orrialdeak (Iván Batty-ren gidoiekin), “Desastre” (Astiberri 2018) nire azken obraren orrialdeak, talde-albumetan kolaborazioak eta hain ezagunak ez diren eta zuei erakusteko irrikaz nagoen zenbait lan.

Duela bi urtez geroztik era digitalean lan egiten dut, baina sortze-prozesuari era analogikoan ekiten diot beti, ez naizelako gauza ezer tabletan marrazteko aurretiaz zirriborrorik egin gabe. Komiki baten sortze-prozesuan ideiek edozein unetan buruan eztanda egiten dute, krispetak bailiran, eta ezpainzapietan, paper-zatitxoetan edo supermerkatuko tiketetan idazten dituzu. Etxean zehar orri-piloa dago arkatzez eta bolalumaz zirriborratuta. Orrialde batzuk ez dute sekula argia ikusiko eta marrazketa-mahaiaren edo Windows-eko idazmahaiaren azpiko paperontziak gainezka daude.
Komikiaren sortze-prozesuan, marrazkilariak etenik gabeko marrazkien “diogenes sindromea” bizitzen du. (Eta bizitza soziala edukitzeari uzten dio, baina hori beste istorio bat da…).

“Resaca” obraren zirriborroez gain (arkatzez egindako originalak gordeta ditut) ezingo dituzue beste orrialdeenak ikusi, baina zuekin partekatu nahi ditut behin betiko sortze-lanaren aurretiazko zirriborro horiek guztiak, askotan amaitutako orrialde bat baino gehiago diotenak.

Obra-hautaketa honekin bereziki komikilari moduan egin ditudan lanak erakutsi nahi dizkizuet. Eremu horretan adierazten naiz hobekien, hura da nire terapia, nire zaletasuna, gaur egun naizen modukoa izatera eraman nauena.

Espero dut gozatuko duzuela.

Mamen Moreu

UMORE GRAFIKOKO IV. ESKOLA LEHIAKETAREN ERAKUSKETA

Irailak 27 – Urriak 7

EXPOSICIÓN CONCURSO FOTOGRAFÍA HUMOR Ja Bilbao

Umore Grafikoko Eskola Lehiaketaren laugarren edizioa dela medio, Bilboko Erriberako Merkatuan izango dira ikusgai lehiaketara aurkeztutako lanik onenak.

Pin It on Pinterest

Share This