Erakusketak 2020
Doako sarrera
Collages de Asier Sanz en Metro Bilbao
Asier Sanz ilustratzaile bilbotarrak hainbat urte daramatza etxeko materialez baliatutako diseinuak egiten. Harrezkeroztik, askotariko fruta eta barazki, moztutako hestebete eta koloretako kartulinekin irudimen handiko konbinazioak egin ditu. Sari ugari jaso ditu umorezko nazioarteko lehiaketetan (Italia, Belgika eta Brasil), eta finalista geratu da 2019ko World Press Cartoon eta 2018ko World Humor Awards lehiaketetan. Mortadelaz eta bananaz eginiko Trumpen collagea, adibidez, mundu osoan zabaldu zen, eta hautatua izan zen Time, The New Yorker, Rolling Stone, Esquire, The New York Times eta Der Spiegel hedabideen azal onenekin batera liburuko azalean agertzeko.
Bilboko Metroan, politikaren, musikaren eta kirolaren munduko 10 pertsonaia ezagunen erretratuak ikusi ahal izango dira. Horien artean egongo da Trumpen collagea ere.
Aurten, Asier Sanzek egin du jaialdiko kartela ere.