Ja! Jaialdia

2023ko Edizioa

Erakusketak

Ongi etorri Ja!

Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdira

JA Max

2023ko EDIZIOA

27.09 – 08.10.2023 BILBAO

Ongi etorri jaun-andre, nekromante, maitagarri, iratxo, azti eta sorginak, Ja! jaialdiaren hamalaugarren edizio magiko honetara. Nerabezaroak ezaugarri duen burugabekeriarik gabe heldu gara adin honetara, berez eta sortzez baikara burugabeak gu.

Hamalaugarren jaialdi honetan, magia da gai nagusia, arteetan eta kulturan islatzen den magia, alegia. Irudimenaren magia, azaldu ezin denarena, naturaz gaindikoarena, limurtzearen magia, zentzumenak baino azkarragoa denarena, benetakoa itxura izan nahi duten gauza artifizialena eta haurren begirada tolesgabeak erakusten diguna. Magiaren alderdi horiekin guztiekin gozatuko dugu, egitarauko ekintzei lotuta, eta jakina, umoreari lotuta beti.

Ja! 2023 jaialdiko kartela
Ja Festival Programa 2023

EGITARAUA

Jaialdiaren 14. edizioa irailaren 27tik urriaren 8ra bitartean egingo da, eta eszenatoki desberdinak izango ditu.

Lotura honetan saioen informazio xehatua daukazu: parte-hartzaileak, guneak, ordutegiak, etab.

PROTAGONISTAK

Olga Tokarczuk, John Banville, Enrique Vila-Matas, Jorge Blass, Ernesto Sevilla, Pilar Adón, Javier Olivares, Manuel Jabois, Milena Busquets, Aixa de la Cruz, Raquel Sastre, Pablo d´Ors, Marta Sanz…

Begiratu hemen gonbidatuen zerrenda.

Ja Festival Protagonistas 2023

ERAKUSKETA

BABESLEAK

STREAMING

Ja! JAIALDIA