2017 Protagonistak

John Cleese

Larunbata, urriak 7

19:00h. Sala BBK

 

Joyce Carol Oates

Joyce Carol Oates Lockport-en (New York) jaio zen 1938an, eta literatura iparramerikar garaikidearen pertsonaia garrantzitsuenetako bat da. Egile oparoa da, eta, izan ere, berrogeita hamar eleberri baino gehiago eta kontakizun eta entsegu anitz ditu. Haren liburu nabarmenen artean daude: La hija del sepulturero, Ave del paraíso, Memorias de una viuda, Blonde, Carthage, Infiel eta Mágico, sombrío, impenetrable. Alfaguara argitaletxeak argitaratu ditu guztiak. Nobel Saria lortzeko hautagai irmoa da urte askotatik, eta idaztearen eta Princeton Unibertsitatean (New Jersey) ematen dituen eskolen artean banatzen du haren denbora. Haren azken eleberriak dira  Rey de Picas. Una novela de suspense (Alfaguara, 2016) eta Un libro de mártires americanos (Alfaguara, 2017).

Rubén Amón

Larunbata, urriak 7

19:00h.  Sala BBK

Pilar Adón

(Madril, 1971); kontatzailea, poeta, itzultzailea eta editorea da. Argitaratu duen azken liburua Las Efímeras (Galaxia Guttenberg, 2015) da. Horrez gain, lan hauek egin ditu: kontakizun-liburuak, El mes más cruel (Impedimenta), Literaturaren Fnac Talentu Berria izendapena lortuz, eta Viajes inocentes (Páginas de Espuma), Narrazioaren Begi Kritikoa Saria, eta eleberriak ere bai, hots, Las hijas de Sara (Alianza Editorial) eta El hombre de espaldas, Narratzaile Berrien Opera Primaren I. Saria, 1999. Pilar Adón idazleak Henry James, Penélope Fitzgerald edo Edith Warthon bezalako egileen obrak itzuli ditu, eta haren kontakizunetako asko makina bat hizkuntzetara itzuli dira.

Elvira Lindo

Irailak 27 – Urriak 22

Ensanche Eraikina

 

Gloria Fuertes

(Madril, 1917-1998) Narrazioa, poesia eta antzerkia idazten ditu, eta haur- eta gazte-literaturaren egile emankorra da. Jendearen gehiengoak bereziki gaztetxoentzat egin duen literatur ekoizpenarekin lotzen du Gloria Fuertes, eta batzuetan ahaztu egiten zaio emakume aurreratua izan zela haren garairako, feminista eta bakezalea, beti zegoela behartsuenen alde, eta, batez ere, Espainiako gerraosteko poesiaren funtsezko pertsonaia bat izan zela. Hark utzitako legatua ezin da umorerik gabe ulertu.

Joaquín Reyes

Azteazkena, irailak 27

20:00h. Bilborock

Ignatius Farray

Ignatius Farray egungo komikorik originalena da. La hora chanante programan zuen “Azen eroa” rolarengatik, haren oihu isil bereizgarriarengatik eta publikoari titiburuak miazkatzeagatik ezaguna da. Ignatius Farray muturreko bakarrizlaria da, mugak arbuiatzen dituen eta konbentzionalismoetatik urrun dagoen umore-senarekin. Irrati- eta telebista-proiektu garrantzitsuetan kolaboratzen du, hala nola La vida moderna (La Ser) eta Buenafuenteren Late Motiv programan. Horrez gain, El fin de la comedia serie txalotuaren protagonista da. Comedy Central kateak eta Movistar+ telebistak batera ekoizten dute telesaila, eta haren bizitza umorez kontatzen du.

Ernesto Sevilla

Azteazkena, irailak 27

20:00h. Bilborock

Rosa Belmonte

Murtzian jaio zen, eta Zuzenbidean lizentziatua da. Bortxatzaileen defentsa teklatuekin bateratu zuen, gauzak ikusi eta kontatzen hastea erabaki zuen arte. Umorez. Telebista ikustea eta kontatzea (kronika gisa, kritika gisa baino), politikariak ikustea eta kontatzea, bizitza ikustea eta kontatzea. Ronald Firbank-ek bezala, azalkeria satiraren fintasun lotsagabeena dela uste du. Vocento Taldearekin lotura izan du beti, eta haren zutabea apaingarririk gabe idazten du, «bromak iraultza nimiño bihurtzeko asmo soilarekin», Orwell-ek esango lukeen moduan. Halaber, Rosa Belmonte Onda Cero irrati-katean kolaboratzaile ere bada.

Max Francesc Capdevila

Osteguna, irailak 28

18:00h. Sala BBK

Tricicle

Joan Gràcia, Carles Sans eta Paco Mir aktoreek 1979an fundatu zuten Tricicle keinu-antzerkiaren konpainia, eta umorea funtsezkoa da haien ikuskizunetan. Berrogei urte geroago, arrakasta eta aitorpen ugari metatu dituzte, baita curriculum zabala eta askotarikoa ere: hamar ikuskizun inguru (Manicomic, Exit, Slastic, Terrific, Entretrés, Sit, Garrick, Spamalot, Bits eta Forever Young), telebista-lanak, publizitatea eta irratia. Gaur egun, Hits ikuskizunarekin bira egiten ari dira, eta, izenak adierazten duen bezala, Tricicle-ren onena biltzen du.

James Rhodes

Osteguna, irailak 28

18:00h. Sala BBK

Marta Robles

Idazlea eta kazetaria da. Ibilbide luzea dauka prentsan, irratian eta telebistan. Hainbat entsegu, biografia eta eleberri idatzi ditu, eta 2013an Fernando Lara saria irabazi zuen, Luisa y los espejos lanarengatik. A menos de cinco centímetros dugu haren azken liburua, Espasa argitaletxeak argitaratua.

Mercedes Cebrián

Osteguna, irailak 28

20:00h. Sala BBK

Javier Gomá

Bilbon jaio zen 1965ean. Filosofian doktore da, eta Filologia Klasikoan eta Zuzenbidean lizentziatua. 1996an, Juan March Fundazioan lanean hasi zen, eta 2003an bertako zuzendari izendatu zuten eta kargu horretan ari da gaur egun. Entsegu Sari Nazionala jaso zuen 2004an, haren lehen liburuarekin: Imitación y experiencia (2003). Lanak bizitzaren esperientziara dedikatutako trilogia bat osatzen du, Aquiles en el gineceo eta Ejemplaridad pública liburuekin batera. Haren entsegu eta konferentziak Ingenuidad aprendida eta Todo a mil obretan bildu ditu.  Egunkarietan, aldizkarietan eta kultur gehigarrietan idazten du, eta RNE katearen Informativos 24 horas irratsaioan kolaboratzen du.

Mathias Enard

Osteguna, irailak 28

20:00h. Sala BBK

Miguel Zugaza

Durango, Bizkaia, 1964) Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1994an, Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalaren zuzendariorde izendatu zuten, eta han aritu zen 1996ra arte. Urte hartatik 2002. urtera arte, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan zen, eta, bertan, jarduera eta azpiegiturak modernizatzeko prozesu handia jarri zuen martxan. 2002ko urtarrilean, Prado Museo Nazionalaren zuzendari izendatu zuten, eta kargu horretan aritu da 2017ko martxora arte, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritzara itzuli baitzen.

Guillermo Altares

ostirala, irailak 29

20:00h. Sala BBK

Luis Landero

(Alburquerque, Badajoz, 1948) literatura-irakasle izan zen Madrilgo Arte Dramatikoko Eskolan eta irakasle gonbidatua Yale Unibertsitatean (Estatu Batuak). Juegos de la edad tardía (Kritikaren Saria eta Narratiba Sari Nazionala) lanarekin ezagun egin zen. Eleberri horraren ostean, honako beste hauek idatzi zituen: Caballeros de fortuna, El mágico aprendiz, El guitarrista, Hoy, Júpiter, Retrato de un hombre inmaduro, Absolución, El balcón en invierno (Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioaren Urteko Liburua Saria eta Dulce Chacón Saria) eta La vida negociable. Tusquets argitaletxeak plazaratu ditu guztiak. Gainera, Entre líneas: el cuento o la vida literatura-entsegua idatzi du, eta ¿Cómo le corto el pelo, caballero? delakoan bildu ditu haren lan laburrak.

Adam Soboczynski

ostirala, irailak 29

20:00h. Sala BBK

Javier Pérez Andújar

Sant Adrià de Besòs, 1965) filologia hispanikoan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Los príncipes valientes, Todo lo que se llevó el diablo, Paseos con mi madre, Catalanes todos eta Diccionario enciclopédico de la vieja escuela idatzi ditu. 2014an, Premi Ciutat de Barcelona saria jaso zuen komunikabideen alorrean, El País egunkariaren Kataluniako edizioan egindako kolaborazioarengatik. Gaur egun, Kataluniako Parlament-aren kronikak idazten ditu komunikabide horretan.

Patricio Pron

ostirala, irailak 29

20:00h. Sala BBK

César Coca

Kazetaritzan Doktorea eta Informazio Zientzietan eta Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Haren lanbide-karrera osoa El Correo egunkariari lotuta dago, atal hauetan lan egin eta gero: Ekonomia, Tokikoa eta Sozietatea eta Kultura.

Gaur egun, gainera, egunkariaren zuzendaritzaren ondokoa da. Dozena bat libururen egilea edo egilekidea, Entseguaren Miguel de Unamuno Saria irabazi zuen 2006an. César Coca kazetaritzako irakaslea ere bada UPV/EHUn, eta El Correoko eta UPV/EHUko Kazetaritza Masterrean.

Marta Sanz

Larunbata, irailak 30

19:00h. Sala BBK

Juan Pablo Villalobos

(Mexiko, 1973) komunen ergonomia, zutitze-disfuntzioaren kontrako botiken albo-ondorioak eta XX. mendeko lehen erdialdeko literatura latinoamerikarraren xelebrekeria bezain gai desberdinak ikertu ditu. Anagrama argitaletxeak plazaratu ditu haren eleberri guztiak, eta dozena bat hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira: Fiesta en la madriguera,  Si viviéramos en un lugar normal eta Te vendo un perro. No le digas a nadie que me crea  dugu haren azken eleberria, eta XXXIV. Herralde Eleberri Saria jaso zuen.

Manuel Rodríguez Rivero

Larunbata, irailak 30

19:00h. Sala BBK

Antonio Orejudo

(Madril, 1963) entsegu-idazlea, eleberrigilea eta kritikaria da. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Estatu Batuetan egin zuen doktoretza, eta zazpi urtez irakasle aritu zen bertan. Ikertzaile izan zen Amsterdameko Unibertsitatean, eta, gero, Literatura Espainiarreko irakasle titularra izan zen Espainiako hainbat unibertsitatetan, Almeriako unibertsitatean ezarri zen arte. Fabulosas Narraciones por Historias (1996) izan zen haren lehen eleberria. Tigre Juan Saria irabazi zuen lan horrekin, eta Tusquets Editores argitaletxeak 2007an berreskuratu zuen, behin betiko edizioan. Argitaletxe horretan ere, Ventajas de viajar en tren, Reconstrucción, Un momento de descanso eta haren azken liburua den Los cinco y yo  plazaratu ditu.

Edu Galán

Larunbata, irailak 30

19:00h. Sala BBK

Maite Esparza

Kazetaria eta bokaziozko komunikatzailea da. Jardunean dabil duela hogei urte baino gehiagotik, telebistan aritu da berriemaile eta programen eta dokumentalen gidoilari gisa, eta hainbat katetan aurkezle izan da: ETB, Gestmusic, Canal Natura, Canal Beca, Canal Meteo eta Canal 4 Navarra. Jada existitzen ez den Navarra Hoy egunkarian hasi zen prentsan istorioak kontatzen. Ikus-entzunezkoekin batera, liburuen eta webguneen editore izan da GeoPlaneta argitaletxean, bai eta Routard eta beste bidaia-gida batzuen freelance editore eta hainbat dibulgazio-lanen egile ere. Idaztearekin gozatzen duenez, kontakizun laburren liburu bat argitaratu du, eta astero zutabe bat idazten du Diario de Noticias de Navarra egunkarian. Horrez gain, Euskadi Irratiko magazin batean aritzen da.

Pilar Adón

Larunbata, irailak 30

20:30h. Sala BBK

Velibor Čolić

1964an jaio zen, Modriča izeneko herri bosniarrean, eta 1992an Balkanetako Gerratik desertatu zuen. Errekrutatu zuten arte, kazetaria eta idazlea zen. Horrez gain, musikaz aritzen zen irratian. Ihesaldiaren ondoren, harrapatu zuten, baina berriz ihes egitea lortu zuen, eta Frantzian hartu zuen babesa. Bertan bizi da gaur egun. Atzean utzi zituen familia, etxea eta haren idazki guztiak, gudak suntsitutakoak. 1994an, Le Serpent à Plumes frantses argitaletxeak haren lehen eleberri bikaina argitaratu zuen: Los bosnios (Periférica, 2013). Lan harekin, kritikak lehen mailako arreta ematea lortu zuen. 2016an, Gallimard argitaletxeak Manual de exilio liburua plazaratu zuen, eta, duela gutxi, Periférica argitaletxeak gaztelaniara itzuli du. Lan horretan, Colic-ek umorez, lotsagabekeriaz eta jakinduriaz kontatzen du Bosniatik ihes egin eta Frantziara errefuxiatu gisa iritsi izanaren pasartea, herritar normal izatetik halabeharrezko erbesteratu izatera igaro zenean.

Jon Bilbao

Larunbata, irailak 30

20:30h. Sala BBK

Guillermo Altares

Erreportaria da El País egunkariko hainbat ataletan. Erantzukizuneko postuak bete ditu: Internacional, elpais.com-en erredaktore-burua eta Babelia kultur gehigarriaren arduraduna, besteak beste. Ordezkari berezia izan da 20 herrialdetan baino gehiagotan; besteak beste, Afganistan, Irak eta Libano herrialdeetako gatazketan. Hitzaldiak eman ditu Espainiako eta nazioarteko unibertsitateetan, eta kazetaritzaren oinarriei buruzko irakaslea da El País / UAM eskolan. France Presse agentzian eta jada existitzen ez den El  Sol egunkarian ere lan egin du.

Sara Mesa

Igandea, urriak 1

19:00h. Sala BBK

Borja Cobeaga

(Donostia, 1977). Beste lan askoren artean, ETB-2 katearen ‘Vaya semanita’ umore-programa famatuaren gidoilari izan zen, eta Diego San Josérekin batera idatzi zuen ‘Ocho apellidos vascos’ arrakasta komertzial handiaren gidoia. ‘Pagafantas’ (2009), ‘No controles’ (2011) eta ‘Negociador’ (2014) film luzeak zuzendu ditu, eta gaur egun, ‘Fe de etarras’ filma ekoizten du.

Juan Bas

Igandea, urriak 1

19:00h. Sala BBK

Osteguna, urriak 5

19:00h. Sala BBK

Juan Bas

(Bilbao, 1959). Komikien (El Víbora, Cimoc…) eta telebista-serieen gidoilaria izan zen (Farmacia de guardia, Turno de oficio…). Lan ezberdinak argitaratu ditu: Fernando Marías egilearekin batera idatzitako Páginas ocultas de la historia (1999) eta taberna de los 3 monos (2000) kontakizun-liburuak. El oro de los carlistas (2001), Alacranes en su tinta (2002), La cuenta atrás (2004), Euskadi Lituratura Saria lortu zuen Voracidad (2006), Ostras para Dimitri (2012) eta Pájaros quemados (2015) eleberriak. Tratado sobre la resaca (2003) eta La resaca del amor (2009) sailkaezinak. Eta El número de tontos (2007) artikulu-bilduma. Hizkuntza hauetara itzuli dute: frantsesa, alemana, italiera, errusiarra, bulgariarra, norvegiarra eta euskara. El Correo egunkariko iritzi-atalean zutabegilea da. 2010ean asmatu zuen Ja!Bilbao Jaialdia, eta haren zuzendaria da.

Kepa Junkera

Azteazkena, urriak 4

20:00h. Sala BBK

Javier Cercas

(Ibahernando, Cáceres, 1962) Soldados de Salamina, Anatomía de un instante, El impostor eta duela gutxi plazaratu den El monarca de las sombras eleberrien egilea da, besteak beste. Literatura Random House argitaletxeak plazaratu ditu guztiak. Haren lanen artean, La obra literaria de Gonzalo Suárez entsegua ere badugu, eta izaera nahasiko hiru lan ere bai: Una buena temporada (1998), Relatos reales (2000) eta La verdad de Agamenón (2006). Haren liburuak hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, eta sari nazional eta nazioarteko ugari jaso dituzte.

Miren Agur Meabe

Azteazkena, urriak 4

20:00h. Sala BBK

Xabier Lapitz

Lanbide-ibilbideari idazle moduan ekin zion SEReko Radio San Sebastián-en, eta, beranduago, albistegietako zuzendaria izan zen kate horrek Euskadin dituen irrati-etxeetan.  Denbora horretan, bai irratian bai ETBn, Iñaki Gabilondo kazetariarekin lan egin zuen eta Colpisa eta Servimedia agentzietako berriemailea izan zen. 1998eko irailean DEIA egunkariko zuzendariorde izendatu zuten. Hainbat irrati-programa zuzendu eta gidatu ditu, ‘Boulevard’ Radio Euskadin edo ‘Egun Euskadi’ Onda Vascan, beste batzuen artean. Gaur egun, ETB-2ko “En Jake”  programa zuzentzen eta aurkezten du egunero. Grupo Noticias eta  Orain.eus egunkarietako zerrendagilea da.

Félix Linares

Osteguna, urriak 5

19:00h. Sala BBK

Félix Linares

Félix Linaresek (Bilbo, 1947) Radio Popularren ekin zion lanbide-ibilbideari, eta hemezortzi urtez kultur programa ezberdinetan parte hartu zuen. Aldi berean, TVEn eta Egin eta El Correo egunkarietako hainbat gehigarritan lan egin zuen. 1984an Radio Euskadin hasi zen lanean, eta bi urte beranduago, ETBn.

1987tik Pompas de papel literatur programaren aurkezlea eta zuzendarikidea da, eta 1995tik zinemari buruzko La Noche de…programa aurkezten du.

Vicente Molina Foix

Osteguna, urriak 5

19:00h. Sala BBK

Borja Crespo

(Bilbo, 1971) idatzi, marraztu, filmatu, ekoiztu eta gau-jaiak muntatzen ditu eta batzuetan pentsatu ere bai… Bere burua gaixo kronikotzat aitortu duen zinefago honek komikia eta kultura herrikoia maite ditu. Correo edo Primera Línea bezalako argitalpenetan kolaboratu ohi du. Istoriotxoen idazle moduan “Contigo nunca” eta “Cortocuentos” argitaratu ditu besteak beste, eta ipuinez eta zutabeez osatutako “Usted no es una persona normal” liburua ere bai. Subterfuge Comix editoriala zuzendu zuen, eta kultur kudeaketaren barruan Termicómic, GRAF, Getxoko Komikiaren Aretoa eta Tracking Bilbaoren programazioaz arduratzen da, beste lan batzuen artean. “La Hora Caníbal” irrati-programa eramaten du Bi FMn. Film laburrak (“Snuff 2000”), dozenaka bideoklip eta aurrekontu txikiko “Neuroworld” filma zuzendu ditu.

Mercedes Cebrián

Ostirala, urriak 6

19:00h. Sala BBK

Edurne Portela

Estatu Batuetan garatu du lanbide-ibilbidea. Lehigh Unibertsitatera (Pennsylvania) joan aurretik, Literatura Hispaniarrean doktoretza egin zuen Chapel Hill-en, Ipar Carolinako Unibertsitatean. 13 urtez, irakasle-lana eta unibertsitateko giza zientzietarako ikerkuntza-zentroko (Humanities Center) zuzendaritza eta kudeaketa akademikoko beste lanpostu batzuekin eta haren ikerkuntza- eta argitalpen-agendarekin uztartu zuen. 2016an Espainiara itzuli zen. Orain, idazten dihardu buru-belarri eta La Marea eta El Correo komunikabideetan kolaboratzen du, besteak beste. El eco de los disparos: cultura y memoria de la violencia (Galaxia Gutenberg, 2016) entsegua argiratu du, eta, duela gutxi, Mejor la ausencia nobela ere bai, Galaxia Gutenberg argitaletxearekin biak.

César Coca

Ostirala, urriak 6

19:00h. Sala BBK

Sergio del Molino

Madril, 1979) idazlea eta kazetaria da. Besteak beste, Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak jaso zituen, La hora violeta lanarengatik, eta Lo que a nadie le importa (2014) eta No habrá más enemigo (2012) eleberriak ere idatzi ditu. La España vacía (2016) entseguarekin, Madrilgo Liburu-saltzaileen Saria Entsegurik Onenari eta Cálamo Saria Urteko Liburuari jaso zituen, eta Espainiako 2016ko hamar liburu onenetako bat izan zen Babelia-ren arabera. La mirada de los peces (2017) dugu haren azken eleberria. Hainbat komunikabidetan parte hartzen du, hala nola El País, Onda Cero, Mercurio eta Eñe.

Francisco Rico

Ostirala, urriak 6

19:00h. Sala BBK

Sabino Méndez

(Bartzelona, 1961) klasiko bilakatu diren espainiar rockaren hainbat abesti idatzi ditu. Laurogeiko hamarkadaren amaieran, famaren gorenean zegoela, gitarra elektrikoa eta haren musika-taldea (Loquillo y Los Trogloditas) utzi eta liburuei ekin zien esklusiboki. Haren debut-eleberria, Corre, rocker (2000), harrituta utzi zituen denak, eta kritikariek eta publikoak txalotua izan zen. Horren ondoren, Limusinas y estrellas (2003) eta Hotel Tierra (2006) lanak idatzi zituen, esperientziaren laztasuna arintzen duen begirada pozgarria eta ironikoa eskaintzen digutenak. Jarraian, Historia del hambre y la sed idatzi zuen. Orain, Anagrama argitaletxera itzuli da Literatura universal lanarekin, haren obrarik handizaleena. Jotzen eta abestiak idazten jarraitzen du noizean behin.

Imanol Uribe

Ostirala, urriak 6

20:30h. Campos Elíseos Antzokia

 

Juan Carlos Ortega

RNE katean hasi zen lanean Javier Sardárekin batera, 18 urte zituela. Orduz geroztik, ohiko kolaboratzailea izan da irratiko eta telebistako programa askotan, horien artean nabarmentzekoak direlarik Jesús Quinteroren El lobo estepario, La radio de Julia Julia Oterorekin batera eta La Ventana Gemma Niergarekin batera. Azpimarratzekoak dira Crónicas Marcianas eta Channel 4 telebista-saioetan izandako parte-hartzeak, Ana García Siñerizekin eta Boris Izaguirrerekin. Gaur egun, Pepa Fernándezekin kolaboratzen du RNE kateko No es un día cualquiera programan, eta Andreu Buenafuenterekin, berriz, Movistar+ telebistako Late Motiv saioan. Halaber, saio bat dauka Cadena Ser irrati-katean: Las noches de Ortega. 2016an, Ondas Saria jaso zuen, haren lanbide-ibilbidearen aitorpen gisa.

Rosa María Calaf

Ostirala, urriak 6

20:30h. Campos Elíseos Antzokia

 

Almudena Cacho

Kazetaria da. Gaur egun, Más Que Palabras saioa zuzendu eta aurkezten du Euskadi Irratian, eta kate horretan, hain zuzen, hainbat albistegi eta programatako ahots nabarmena izan da 90eko hamarkadatik. Programa bereziak zuzendu ditu atzerritik, eta hizlari izan da komunikazioaren eremuko mintegi eta kongresu profesionaletan, horietan berriena ‘Ideas para cambiar el mundo’ izanik. Egunkarietan artikuluak argitaratu ditu –Qué Nervión eta El Correo–, eta film luzeen, telesailen eta dokumentalen bikoizketa profesionalak egin ditu. Antzerkiari dagokionez, Pakidermo euskal taldeko kide izan da hainbat denboraldiz.

Javier Reverte

Igandea, urriak 8

19:00h. Bilborock

Mursego

Mursego Maite Arroitajauregiren (Eibar, Gipuzkoa, 1977) musika-proiektua da. Biolontxelo-gradua egin zuen Gasteizko Musika Eskolan, eta konpositorea eta interpretea da. Biolontxeloaz gain, loop station-a, hiru zuloko txirula, txindata txinatarrak, enbolo-txirula, theremin-a, ukelelea, auto-arpa, errimak, txaloak eta ahotsa erabiltzen ditu haren konposizioetan. Nahiz eta musika klasikoa duen eragin nagusiena, musika herrikoia eta pop jotzen duten musika-taldeen influentzia ere izan du, hala nola Pixies, Sonic Youth, Atahualpa Yupanqui, Víctor Jara eta Mikel Laboa. Horrez gain, hainbat zinema-proiekturen soinu-banda idatzi du.

Roge Blasco

Igandea, urriak 8

19:00h. Bilborock

Harkaitz Cano

(Lasarte, 1975) zuzenbidean lizentziatua da, baina laster hasi zen idazten. Haren liburuen artean, nabarmentzekoak dira El turista perpetuo, Twist eta Jazz y Alaska en la misma frase, horiek guztiak Seix Barral argitaletxeak argitaratuak. Birritan lortu ditu Euskadi Literatura Saria eta Kritikaren saria. Zinema beltzaren, errealismo zikinaren eta pop kulturaren eragina izan du hasieratik. Haren gaiak eta estiloa ironia askatzaile batekin blaituta daude, eta fintzen joan dira azkeneko lanetan. “Huts egindako musikaritzat” definitu izan du noizean behin bere burua, eta, izan ere, euskal eremuko abeslari eta artista askorekin kolaboratu ohi du.

John Cleese

Only in America

Irailaren 27tik urriaren 7ra

Sala BBK

François Le Diascorn

Giza zientzien eskolari lotutako argazkilari hau 1947an jaio zen Frantziako Flèche hirian, Sarthe-ko departamentuan. Haren argazkiak Europako eta Ameriketako museo eta galeri ugaritan egon dira eta milaka bilduma instituzionalen parte dira, esaterako: Pompidou Zentroa, Cartier Fundazioa, Arte Plastikoen Zentro Nazionala eta Frantziako Liburutegi Nazionala eta Europako Argazkiaren Etxea. Éditions Créaphis etxeak argitaratu ditu haren Only in America (2010) eta Only in Paris (2014) argazki-bildumak.

Rubén Amón

Ja Ja! Dendak

Irailaren 25tik urriaren 7ra

La Ribera Mekatua

Asier y Javier

Asier Sanz (1969) eta Javier Gamboa (1965) dira umorista grafiko bikote honen kideak, eta marrazkilaria eta gidoilaria dira, hurrenez hurren. “Barrearekin bizimodua ateratzeko eta Bilbokoak izateko zortea duten bi gizaki” direla esan ohi dute. Diario 16, Diario Metro, Deia eta El Jueves argitalpenetan aritu izan dira, besteak beste. 2013an, ‘¡Sálvese quien podamos!’ albuma plazaratu zuten, eta VI. Caragoler Umore Grafikoaren Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuten. Bilbao egunkarian kolaboratzen dute.

Pin It on Pinterest

Share This