Jaialdia

Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia ekitaldi kulturala da, eta helburu du umoreak −zentzurik zabalenean− arteetan orokorrean eta literaturan bereziki duen garrantzia azpimarratzea. Antolatzaileok umorea inteligentziaren, zibilizazioaren eta bizipozaren adierazpen gisa ulertu eta aldarrikatzen dugu.

Ja! Bilbao udazken hasieran ospatzen da, 2010az geroztik, Bilboko hiriaren leku desberdinetan. Jaialdiak jarduera-egitarau anitza dauka, eta horren baitan, hausnarketak zein dibertsioak bere lekua daukate. Gai ugariri buruzko solasaldiak eta mahai-inguruak, elkarrizketak uneko autorerik interesgarrienekin eta nabarmenekin, eta emanaldiak, lehiaketak eta erakusketak konbinatzen ditu.

Jarduera guztiak publikoarentzat doakoak dira.

BBK Ja! Bilbao Sariarekin, jaialdiak omenaldia egiten dio haren obran umorea ezinbestekotzat duen nazioarteko pertsonaia bati. Orain arte, saridun izan dira Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ísmail Kadaré (ankerkeriaren kontrako umoreari buruzko edizio batean), Robert Crumb, Julian Barnes eta Fernando Trueba.

Ja! Bilbao jaialdiko taldea

Zuzendaria:

Juan Bas
juanbas@jabilbao.com

Zuzendari albokoa:

Carolina Ontivero
carolina@jabilbao.com

Ekoizpen-zuzendaria:

Gustavo Acosta

Ekoizpena eta babesleak kudeatzea:

Sonia Fernández

Diseinu grafikoa:

Neverland

Errejidorea:

Javier de Miguel

Bideoen edizioa:

Jabier Rojo

Fotografia:

David Herranz
Dani de Pablos

Prentsa-burua:

Igor Cubillo
prensa@jabilbao.com

Aholkulari literarioak:

José Miguel Bonilla
Rodrigo Fresán

Gizarte-harremanak:

Txema Soria

Pin It on Pinterest

Share This