2017 Erakusketak

Doako sarrera

CENTENARIO GLORIA FUERTES

irailaren 27tik urriaren 22ra

}

11:00-20:00

Jaialdiak idazle ezagunaren jaiotzaren mendeurrenari oroitzapena egiten dion erakusketa ekarriko du Bilboko Zabalgune eraikinera. Horretarako, lankidetzan aritu da erakusketaren sustatzaileekin,  Gloria Fuertes Fundazioarekin eta Fernán Gómez antzokiarekin hain zuzen. Argazki, poema, agiri eta objektu pertsonalen sorta zabal batek egile madrildarraren bizitza eta lana jasotzen dituen ibilbidea erakusten digu. Espainian, gerraosteko poesiaren figura garrantzitsu bat da, publikoak gehien bat haurrentzako literatura-produkzioarekin lotzen badu ere.

Gloria Fuertes, poeta. Haurren poeta, bai, baina baita (eta, bereziki), haren garaiari aurreratutako emakumea ere, feminista, bakezalea, aldarrikatzailea, surrealista, emakumezko olerkaria, beti behartsuen aldekoa, eta poeta soziala nagusiki; haren legatua ez da umorerik gabe ulertzen.

ARGAZKI ERAKUSKETA:

FRANÇOIS LE DIASCORN – Only in America

Irailaren 27tik urriaren 7ra

}

11 a 14 y de 16:30 a 21h.

Josh Ewing nire lagun min amerikarra haren herrialdeko xelebrekeria berri batez ohartzen zenean, inoiz edo behin harrituta, sarri jostari, eta, batzuetan, atsekabetuta, honela oihu egiten zuen:

« Only in America! »

Honako hau esan nahi zuen horrekin : onerako edo txarrerako, « Ameriketan bakarrik ikus daiteke halakorik ». Eta egia da aitzindarien eta aurkitzaileen herrialde horrek beti gauzak probatu, esploratu eta muturreraino eraman dituela zoriontasunaren bilaketa zoro, eta, batzuetan, inuzente horretan: betiere amets amerikarra bete nahian.

Ja Ja! Dendak

Irailaren 25tik urriaren 7ra

Bilbao Dendak elkartearen laguntzarekin antolatu den erakusketa honetan kanpaina berriaren pertsonaiak aurkeztuko dituzte. Pertsonaia horiek denda bazkideen salerosketa umorearen bidez dinamizatzea dute xede.

Pin It on Pinterest

Share This