2017 Egitaraua

 Doako sarrera jardunaldi guztietara tokia bete arte.

Asteazkena, irailak 27

Zortzigarren edizioaren eta Gloria Fuertes-Centenario erakusketaren inaugurazioa

}

12:00 h.

Sarrera librea

Inauguración Ja! Bilbao 2016

Zortzigarren edizioaren eta Gloria Fuertes-Centenario erakusketaren inaugurazioa

IGNATIUS FARRAY

Elkarrizketatzailea: ROSA BELMONTE

 

}

20:00 h.

Sarrera librea

Ignatius Farray entrevistado por Rosa Belmonte

Ignatius Farrayren grina probokatzaileak ez du mugarik.  Kanariar ariarra, gaztetxo harrituen titiburuak zupatzen dituena eta jendaurrean biluzteko joera duen berrogeitaka urteko umore-kamikazea, une honetako komikorik originalena eta basatiena, alegia. Rosa Belmonteren, hitzetan, haren  ‘El fin de la comedia’ telesaila “aberriko umorearen abangoardia da” . Granadillako Richard Pryor da. Umore benetan ona. Olrait!

mongolia Bilbo Rock

Osteguna, irailak 28

TRICICLE

Elkarrizketatzailea: MARTA ROBLES

}

18:00 h.

Sarrera librea

Charla Ted Elvira Lindo

Berrogei urteko ibilbidea egin eta gero, agur esateko bira Arriaga Antzokira iristen dela aprobetxatuz, ezohiko zerbait eskainiko digute Tricicleko kideek: hitzekin azalduko digute hitzik gabe egiten duten umore bikaina.  Marta Robles kazetari eta idazleak publikoaren aurrean elkarrizketatuko ditu Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles Sans.

Elkarrizketa: Umorea pinturan

JAVIER GOMÁ & MIGUEL ZUGAZA

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea

}

20:00 h.

Sarrera librea

Trikitixa poesia eta humorea

Javier Gomá eta Miguel Zugaza, Juan March Fundazioaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendariak, hurrenez hurren, garai eta estilo guztietako margolarien obretako umoreari buruz —esplizitua eta nabarmena batzuetan eta inplizitua eta estalia besteetan— arituko dira hizketan.

Ostirala, irailak 29

Elkarrizketa: Bizitza negoziagarriaren eskola zaharra

LUIS LANDERO & JAVIER PÉREZ ANDÚJAR. Moderatzailea: CÉSAR COCA

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea

Humor siniestro

Heroiak pertsona arruntekin ordezten ditugunean, eleberri modernoa sortzen da. Lázaro de Tormesek umoristikoa ere baden iraultza hori iragarri zuen. On Kixotek berretsi egin zuen. Bien itzalak Luis Landeroren eta Javier Pérez Andújarren liburuetara iritsi dira. Testu horietan, gainbeheran dauden zenbait lehiatsuk eta kaparek amets-irudien, katramilen eta memorian barrena aurrera egiten dute, eta, bitartean, tabernetako ilargi zikinean islatzen da bizitza. Batzuetan, Sant Adriákoak izaten dira, eta, besteetan, Prosperidad auzokoak.

Larunbata, irailak 30

Elkarrizketa: Ez diot inori sekulako narraziorik eskatuko

JUAN PABLO VILLALOBOS & ANTONIO OREJUDO.

Moderatzailea: MAITE ESPARZA

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea

 

EL VICIO DE LA VIRTUD

Juan Pablo Villalobosek eta Antonio Orejudok estilo, helburu eta tradizio ezberdinak badituzte ere, ados daude funtsezkoa den gauza batean: ziur daude umorea narrazio-tresna ahaltsua dela, itxuraren orbelean zorrozki aurrera egiteko modu bat, errealitatearen beraren bihotzari kilimak egin (edo ukabilkadak eman) arte. Villalobos eta Orejudok idatzi dituzte azken urte hauetako nobela dibertigarrienetako batzuk. Bazen garaia biak aurrez aurre egon zitezen.

Elkarrizketa: Umorea erbestean

VELIBOR ČOLIC. Elkarrizketatzailea: GUILLERMO ALTARES

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea

(Frantsesa aldibereko itzulpenarekin)

}

20:30 h.

Sarrera librea

HUMOR Y VIAJES.

Velibor Colic-ek Manual de exilio (Periférica, 2017) obran Balkanetako Gerra 1992an utzi, Bosniatik ihes egin eta Frantziara errefuxiatu moduan iritsi zeneko bizipenak deskribatzen dizkigu. Beste klasiko batzuk ez bezala, Stefan Zweig edo Sándor Márai kasu, Colic-ek ez du umorea baztertzen gerra-garaiko erbestealdiaren gogorkeria deskribatzean. Čolić-ek bere burua ikusten du Europara iritsi nahian dabiltzan errefuxiatu siriarren irudietan. Horregatik da hain beharrezkoa haren kontakizuna ere, Balkanetako umore berezi batek inguratzen duena.

Igandea, urriak 1

BORJA COBEAGA-ren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak

Aurkezlea: JUAN BAS

}

19:00 h.

Sarrera librea

LAS 10 SECUENCIAS DE HUMOR FAVORITAS DE RODRIGO CORTÉS

Atal honetako edizio berri honetan, gonbidatuak, jaialdiaren zuzendariarekin batera, haren umorezko hamar sekuentziarik gustukoenen proiekzioa komentatuko du. Edizio honen protagonista Borja Cobeaga euskal zinemagilea izango da. Beste batzuen artean, ‘Ocho apellidos vascos’ filmeko gidoilaria eta ’Pagafantas’,‘Negociador’ eta ‘Fe de etarras’ filmetako zuzendaria.

Asteazkena, urriak 4

JAVIER CERCAS

Elkarrizketatzailea: XABIER LAPITZ

Ekitaldiaren ostean liburuak sinatuko ditu

}

20:00 h.

Sarrera librea

Mathias Énard y Guillermo Altares

Javier Cercas-ek baieztatu digu El monarca de las sombras dela nobelagile izatea otu zitzaionetik idazteko prestatzen aritu den liburua.  Horrekin, amaiera ematen dio Soldados de Salamina obrarekin hasi eta Anatomía de un instante eta El impostor lanekin jarraitu zuen memoria historikoari buruzko ziklo zabal bati. Aukera ezin hobea da haren literatura-ibilbideari errepasoa emateko.

Osteguna, urriak 5

Elkarrizketa / Proiekzioa: Txarrenaren onena

JUAN BAS, FÉLIX LINARES & BORJA CRESPO

}

19:00 h.

Sarrera librea

LAS MEJORES PEORES SECUENCIAS DE HUMOR

Bigarren urtez, ‘Txarrenetik onena’ sekzioak zinema-sekuentzia txarren aukera zabal bat proposatzen digu; hain dira txarrak ezen publikoak umorearen eraginkortasuna (nahita egindakoa edo ez) ziurtatuta duen. Aukera horretan ez da soilik kategoriarik txarreneko zimena sartzen, arrakastarik gabeko produkzioak eta zuzendari ospetsuen filmak ere barne hartzen ditu; horietan denborak eta gizartearen bilakaera moralak txikizio handiak eragin ditu. Sekuentzien komentario suntsitzaileen eta kuriositate anitzei buruz arituko dira ostera Félix Linares eta  Juan Bas, eta, oraingo honetan, haiekin izango dute beste zinemazale eta ‘zinemaren kontsumitzaile konpultsibo’ damugabe bat: Borja Crespo.

Ostirala, urriak 6

Elkarrizketa: Markatuta utzi gintuzten liburuak

EDURNE PORTELA, SERGIO DEL MOLINO & SABINO MÉNDEZ

Ekitaldiaren ostean, liburuak sinatzea

EL HUMOR EN SHAKESPEARE Y CERVANTES.

Joyce Carol Oates-ek zortzi urte bete zituenean, amonak bi liburu oparitu zizkion: ‘Alizia Mirarien Munduan’ eta ‘Alizia ispiluaren bitartez’, John Tenniel-en irudiekin. Liburu haiek erabakigarriak izan ziren haren bizitzan. Irakurle orok du beretzat ezinbestekoak diren liburuen sorta, haren  bizitzan erabakigarriak izan direlako edo izaera eraikitzen —edo bizitzari bira ematen ere— lagundu diotelako. Jendaurrean, Edurne Portela, Sabino Méndez eta Sergio del Molino haien funtsezko liburuei buruz arituko dira berbetan, eta zergatiak ere azalduko dituzte.

Elkarrizketa: Umorea irratian

JUAN CARLOS ORTEGA

Elkarrizketatzailea: ALMUDENA CACHO

JAMES RODHES

Juan Carlos Ortegaren buruan irrati-etxe bat dago hankaz gora. Bertan, omenaldiak parodia itxura hartzen du, eta topiko bakoitza barre algarak eragiteko moduan desitxuratzen da. Irratsaio klasikoekiko maitasun-adierazpen originala da horren emaitza. Eta uneko umore-produktu bikainenetako bat. Ortegaren irratian, entzuleek ere galdetu egiten dute agur esan dezaketen. Eta, gero, Morgan Freeman agurtzen dute.

Larunbata, urriak 7

BBK Ja!Bilbao 2017 Saria JOYCE CAROL OATESi

Sari banaketa

JOYCE CAROL OATES; elkarrizketatzailea: PILAR ADÓN

(Ingelesez aldibereko itzulpenarekin)

}

19:00 hs

Sarrera librea

ENTREGA DEL PREMIO BBK JA! BILBAO 2016

Joyce Carol Oates-en obra apartaren baitan dago umorea. Agian ez da oso nabarmena, baina bai garrantzitsua.  Ezkutuko umorea da, ikaragaitza, sotila. Egileak dioen moduan “hasiera-hasieratik hor egon da, modu batera edo bestera”. Duela gutxiko elkarrizketa batean haren literaturaren inguruan nahikoa jorratu ez den zerbait ba ote zegoen galdetu zioten. Haren “umore beltza, umore modernoa” aldarrikatu zuen, eta errepikatu zuen gauzen alde ironikoa ikustea atsegin duela, baita unerik tragikoenetan ere. Joyce Carol Oates-ek BBK Ja! Bilbao 2017 Saria jasoko du. Saria eman eta gero, Pilar Adón-ek Joyce Carol Oates elkarrizketatuko du publikoaren aurrean, ingelesez eta aldibereko itzulpenarekin.

Igandea, urriak 8

Ikuskizuna: Porto

MURSEGO & HARKAITZ CANO

(Euskeraz)

}

19:00 h.

Sarrera librea

LA SÁTIRA

Harkaitz Cano idazlearen eta Mursego musika-sortzailearen ikuskizuna da Porto. Ardoa aitzakiatzat hartuta, egungo bizitzaren ikuspegi lirikoa eta umoristikoa eman nahi dizkigu, eta, horretarako, Fernando Pessoa, Charles Baudelaire, Rafa Berrio eta beste egile batzuen poemak eta kantak ex professo egindako konposizioekin lotzen ditu, eta Mursergok inprobisatzeko duen gaitasunaz baliatzen da. Honela dio antzinako atsotitz batek: “In vino veritas”. Baina, umorerik gabe, zertarako balio du egiak?

Ja! Bilbao 2017 Erakusketak

Ikusi erakusketak

Ja! Bilbao 2017 Lehiaketak

Ikusi lehiaketak

Pin It on Pinterest

Share This