VIII. Edizioa

Irailaren 27tik urriaren 8ra 2017

Jaun-andreok,

ongi etorri Ja! Bilbao Jaialdiaren zortzigarren ediziora.  Maxek Humpty Dumpty irrikoi baten ilustrazio zoragarria egin digu. Ilustrazio horrek hautzetan heriotzari amorrazioa eragiten dion barre zorrotz bat erakusten digu.  Jaialdiaren kartelarekin harmonizatzen du: Alizia eta Cheshire-n katu artegagarria John Tenniel-en arabera. Eta, horrek, aurten BBK Ja!Bilbao Saria jasoko duen idazle estatubatuar bikainarengana eramaten gaitu. Joyce Carol Oates-ek aitortu zuen literaturarekiko bokazioa liburu horrekin hasi zitzaiola. Ez zuen Alizia izan nahi, Lewis Carroll baizik. Saria proposatu genionean, izugarrizko sorpresa zela eta poz-pozik onartuko zuela erantzun zigun. Iruditu zitzaigun gure helburuekin bat zetorrela umorezko literatura ardatz duen Europako jaialdi batek haren obra zabalaren parte handi batean ikus daitekeen umore beltza eta modernoa (eta artegagarria, katuarena bezalakoa) azpimarra zezala.

Joyce Carol Oates-en alderdi feministak bat egiten du aurtengo programazioaren beste apustu garrantzitsu batekin. Haren gaztaroan bizitako garai ilunari umorearekin aurre egin zion emakume menderakaitz bati eskainia dago. Gloria Fuertes poetaren jaiotzaren mendeurrenari oroitzapena egiten dion erakusketari buruz ari nahiz, Madrilgo Fernán-Gómez antzokian arrakasta lortu eta gero Bilbora iritsiko dena.

Oates ospetsuarekin batera, aurten idazle asko edukiko ditugu gure artean: Luis Landero, Javier Cercas, Harkaitz Cano, Juan Pablo Villalobos eta Antonio Orejudo, besteak beste. Ignatius Farray eta Juan Carlos Ortega frankotiratzaile sailkaezinak ere gurekin izango dira. Tricicle, haien hitzik gabeko umoreaz arituko direnak, eta Javier Gomá eta Miguel Zugaza, gai erakargarri bati buruz elkarrizketan jarduteko: umorea pinturan. Jarraian dituzue programan parte hartuko duten protagonista guztiak, egunez egun. Ilusioz eta arretaz pentsatutako programa bat da, eta zuen interesekoa eta gustukoa izatea espero dugu.

Osasuna, burujabetzea eta Ja! zoriontsua!

Juan Bas
Zuzendaria

Pin It on Pinterest

Share This