Ja! Bilbao VII. Edizioa

Irailaren 28tik urriaren 9ra 2016

Jaun-andreok,

ongi etorri Ja! Bilbao Jaialdiaren zazpigarren ediziora. Iaz, gai ofiziosoa tabuak edo umorearen mugak izan ziren, eta edizio honetan, arlo horretatik gertu dagoen beste bat aukeratu dugu. Aurtengo gaia ere pil-pilean dago eta eztabaidak pizten ditu: politikoki zuzena denaren ortodoxia kafeinagabea eta zurruna. Izan ere, zuzentasun politikoak umore kritikoa eta askea mugatu eta ezkutuki zentsuratzen du (sarritan nork bere burua zentsuratuta), bai eta satira-askatasuna ere, eta umorea profesionalki praktikatzen dugunontzat, gure katedra-askatasun (xumea) da hori.

Gaia hainbat ikuspegitatik jorratzen da egitarauaren hainbat ekitalditan, baina oposizio beretik. John Cleese aurtengo BBK Ja! Bilbao sariaren irabazletik hasita, azken urteotan komunikabideetan kezka adierazi baitu edozein kritika satiriko zorrotz ankertzat jotzen delako eta gaitzetsi edo zigortzen delako, eta horrek umorearen esentziari eta haren irismenari kalte egiten dio. Elvira Lindo, bere aldetik, zuzentasun nekagarri horretaz arituko da, umore-idazle gisa izandako esperientziari buruzko bakarrizketa batean, “Emakume desegokia” izenburupean. Patricio Pron eta Adam Soboczynski (The Book of Vices liburuaren egilea) bertuteaz eta zuzentasunaz arituko dira, bizio berri diren heinean, eta Marta Sanz, Edu Galán eta Manuel Rodríguez Rivero, berriz, satiraz. Joaquín Reyesek eta Ernesto Sevillak erakutsiko dute zuzentasunetik urrun egoten jarraitzen dutela, ‘Muchachada Nui’ eta ‘La hora chanante’ saioetako umorea ikuskatzean, Monty Python taldeko John Cleese kide izan zuen Flying Circus mitiko eta lotsagabearen oinordekotzat hartzen direnak.

Ezin dut aipatu gabe utzi Max-en lana Ensanche Eraikinean, urrian zehar ikusgai izango duguna. Eta uste dut gainontzeko jarduerak interesgarriak eta dibertigarriak izango zaizkizuela ere. Berriz ere, garunak eta “garunok” (generozko zuzentasun politikoa) urtu ditugu, jaialdia antolatzeko.

Osasuna, zuzentasun eza eta umore askea (edo maitasuna zen?) Ja! zoriontsua izan dezazuela!

Juan Bas
Zuzendaria

Pin It on Pinterest

Share This