Ja! Jaialdia

Erakusketak

Ongi etorri Ja!

Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdira

JA Max

2024 EDIZIOA

10 – 20.10.2024

Guk ere Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrena ospatuko dugu. Txekiar egile handiak alemanez idatzitako obra literatura modernoaren oinarrietako bat da, ahaztezina bezain originala.

Jaialdiaren hamabosgarren edizioan Kafkaren irudia, obra, harremanak eta ondorioak jorratuko dira, eta arreta berezia emango zaio umoreari, bere literaturan apenas nabarmendu den bereizgarri bati. Halaber, Franz Kafkaren mendeurrena ospatzeko erakusketa kolektiboa antolatzen ari gara. 2024ko Europako erakusketarik handienetako bat izango da. ‘Kafka Kaleidoskopioa’ izenburupean, erakusketak txekiar egile bikainaren bizitza eta obra erakutsiko dizkigu hogei artista baino gehiagoren ikuspegitik. Horien artean, Robert Crumb, Miquel Barceló, Paco Roca, Max, Ana Juan, Fernando Vicente, Tom Gauld, Luis Scafati, Peter Kuper…

2024ko kartela Javier Jaén artista grafikoak diseinatu du, hirugarren urtez. Zalantzarik gabe, ‘Metamorfosia’ ekartzen du gogora, literatura unibertsaleko obrarik eraginkor eta interpretatuenetako bat.   

Irailaren erdialdera argitaratuko dugu 2024ko behin betiko egitaraua.

Diotenez, goien dagoenak jotzen du kukurruku… Ja! Jarrai iezaguzu sare sozialetan:

Cartel Ja 2024

Ja! JAIALDIA